Advanced Search
Search Results
13370 total results found
Zehapen-espedienteak zabaldu eta zehapenak ezartzeko administrazio publikoari edo beste erakunde bati dagokion eskumen eta ahalmena.
zehapen-ahalmen
Kimu eta ernamuinei buruz, enbor eta adar azpitik ateratzen dena.
epikormiko
Gogamenaren funtzio kontzienteak, hala nola pentsamendua, aldartea eta jokabidea, eragiten dituena.
psikoaktibo
Kopuru edo ordena adierazten ez duten kategoria desberdinak biltzen dituen aldagaia.
aldagai nominal
Berez ordenaturik dauden kategoria desberdinak biltzen dituen aldagaia.
aldagai ordinal
Hainbat kategoria edo modalitate kualitatibo hartzen dituen aldagaia.
aldagai kategoriko
Kualitate soila, kopururik adierazi gabe, jasotzen duen aldagaia.
aldagai kualitatibo
Helburu jakin batzuk plangintza edo ekintza-programa sistematiko eta kontrolatu batzuen bitartez garatu.
plangintzatu
Akatsik gabea; ezarritako arau, patroi edo jarraibidea zeharo jarraitzen duena.
perfektu
Konfesio edo erlijio baten printzipio eta arauak jarraitzen dituena.
konfesional
Jokabide batez mintzatuz, moraletik kanpo dagoena.
amoral
Pertsona batez mintzatuz, arau moralik jarraitzen ez duena.
amoral
Izateko era jatorrizko, natural edo berezkoaren arabera.
izatez
Behin-behinekoa denaren nolakotasuna.
behin-behinekotasun
Behin behineko lan kontratua duenaren egoera.
behin-behinekotasun
Behin behineko lan kontratuen tasa edo maiztasuna.
behin-behinekotasun
Poligono erregular batean, zentrotik alde bakoitzera dagoen zuzenkia eta horren luzera, zentrotik alde bakoitzeko erdiko puntura dagoen distantziarekin bat datorrena.
apotema
Piramide erregular batean batean, erpinetik abiatzen diren aurpegiak eratzen dituzten triangeluetako altuera.
apotema
Piramide-enbor erregular bateko alboko aurpegietako altuera.
apotema
Piramide baten oinarriaren eta horren alboko aldeak ebakitzen dituen plano baten artean dagoen gorputz geometrikoa.
piramide-enbor