Advanced Search
Search Results
12490 total results found
Pertsona edo erakunde batek konbentzimenduz edo behartuta bete beharreko ardura.
konpromiso
Konpromisoa.
konpromezu
Auzi, negozio edo prozesu administratibo jakin bati buruz osatu eta bilduriko agirien multzoa.
espediente
Delako auzi edo negozioari buruz abiarazi eta garatzen den prozesu administratiboa.
espediente
Legea edo araua hausteagatik administrazio publikoak edo epaitegiek ezarritako diruzko zehapen edo zigorra.
isun
Legea edo araudia hausteagatik administrazio publikoak edo epaitegi batek ezarririko zigorra.
zehapen
Erakunde bateko langile edo kideen aurka legea edo barne araudiak hausteagatik abiarazi eta garatzen den prozesua.
diziplina-espediente
Administrazio publikoak pertsona edo erakunde batek legea hausteagatik haren aurkako zehapena erabaki eta zehazteko zabaltzen den prozesua.
zehapen-espediente
Zehapen-espedienteak zabaldu eta zehapenak ezartzeko administrazio publikoari edo beste erakunde bati dagokion eskumen eta ahalmena.
zehapen-ahalmen
Kimu eta ernamuinei buruz, enbor eta adar azpitik ateratzen dena.
epikormiko
Gogamenaren funtzio kontzienteak, hala nola pentsamendua, aldartea eta jokabidea, eragiten dituena.
psikoaktibo
Kopuru edo ordena adierazten ez duten kategoria desberdinak biltzen dituen aldagaia.
aldagai nominal
Berez ordenaturik dauden kategoria desberdinak biltzen dituen aldagaia.
aldagai ordinal
Hainbat kategoria edo modalitate kualitatibo hartzen dituen aldagaia.
aldagai kategoriko
Kualitate soila, kopururik adierazi gabe, jasotzen duen aldagaia.
aldagai kualitatibo
Helburu jakin batzuk plangintza edo ekintza-programa sistematiko eta kontrolatu batzuen bitartez garatu.
plangintzatu
Akatsik gabea; ezarritako arau, patroi edo jarraibidea zeharo jarraitzen duena.
perfektu
Konfesio edo erlijio baten printzipio eta arauak jarraitzen dituena.
konfesional
Jokabide batez mintzatuz, moraletik kanpo dagoena.
amoral
Pertsona batez mintzatuz, arau moralik jarraitzen ez duena.
amoral