Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Adsortzio izeneko prozesua garatu edo gertatu.
adsorbatu
Enpresa batek beste enpresa bat bereganatzea, haren ondarearen zati handiena eskuratuz.
absortzio bidezko bat-egite
Enpresa batek beste enpresa bat bereganatzea, haren zati handiena eskuratuz.
xurgapen bidezko bat-egite
Enborraren barnean adarra ateratzen den lekuan sortzen den zuraren gune berezia, ingurukoa baino ilunagoa eta forma biribila izaten duena.
adabegi
Gai edo gorputz batean barneraturiko edo haren gainazalean itsatsiriko beste gai bateko partikulak askatzea.
desortzio
Gorputz batek bere gainazalean gas, likido edo disolbatutako solido bateko partikulak itsasteko prozesua eta horren ondorioa.
adsortzio
Fenomeno fisiko soilen bitartez gertatzen den adsortzioa, adsorbatuaren eta adsorbatzailearen arteko erreakzio kimikorik gabe.
fisisortzio
Adsortzio, absortzio edo kideko fenomeno fisiko-kimikoetako bakoitza.
sortzio
Hizkuntza batek beste batean duen zuzeneko eragina, kidekotasunak edo kointzidentziak sorraraziz.
adstratu
Hizkuntza batek beste batean sorrarazten duen bat-etortze edo kidekotasun gisako eragina.
adstratu
Errege edo ereginak botere guztiak, botere absolutua alegia, atxikitzen dituen erregimen politikoa.
monarkia absolutu
Liluraturik.
adurretan
Adur gaizto.
adur beltz
Beste herrialde batetik datozen salgaiak kontrolatu eta behar denean haiei dagokien muga-zergak kudeatzeaz arduratzen den administrazioa.
aduana
Liluraturik egon, zora-zora eginda egon.
adurra erion
Guztiz liluraturik (iraganaldian).
adurra zeriola
Prezio eta tenperatura jakinetan, aireak bere barnean izan dezakeen lurrun kopuru handiena, ehunekoetan; kopuru hori baino lurrun kopuru handiagoa duen airea.
aire saturatu
Administrazio publikoko organo batek beste erakunde edo pertsona batekin egiten duen kontratua, zerbitzu publikoko bere eskumenen arabera.
administrazio-kontratu
Administrazio publikoek euren jardunean egindako ebazpen edo erabakietako bakoitza, dagozkien eskumenen arabera, ondorio juridikoak dituena.
administrazio-egintza
Bere barnean, matrize izeneko masa batean bateraturik, beste arroketako klasto edo harri-zati handiak, 2mm.tik gorakoak, dituen arroka detritikoa.
rudita