Advanced Search
Search Results
7527 total results found
Egoera neketsu eta zoritxarrekoetan aurrera egiteko gogoa.
adore
Hautatutako elementuen atributuak edo ezaugarri kualitatiboak jasotzen dituen laginketa-mota.
atributuzko laginketa
Produktu-unitateen lote batetik hautatutako lagineko elementuak akastunak edo akasgabeak diren ikusita, lote osoa onartu edo errefusatu behar den erabakitzeko laginketa-teknika.
atributuzko onarpenerako laginketa
Produktu-unitateen lote batetik hautatutako lagineko elementuen ezaugarri kuantitatibo jakin bat jasota, lote osoa onartu edo errefusatu behar den erabakitzeko laginketa-teknika.
aldagaizko onarpenerako laginketa
Etapa anitzeko laginketa batean, lagindu beharreko tamaina handieneko multzo edo konglomeratuetako unitate bakoitza.
lehen mailako laginketa-unitate
Titularra denaren nolakotasuna eta egoera.
titularitate
Legezko jabetza, behar bezala ziurtatua.
titularitate
Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementuak hautatzerakoan hura populaziotik baztertu eta beraz berriz ere hautatu ezin daitekeen laginketa-mota.
laginketa itzuleragabe
Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementua hautatzerakoan hura berriz ere populaziora itzuli eta beraz berriz ere hautatua izan daitekeen laginketa-mota.
laginketa itzuleradun
Zerbait eskuratu edo bereganatzea.
adkisizio
Gai eztabaidatsuetan eta bere interesekoak diren gaietan beti ados egoten denaren jarrera gaitzesgarria.
adoskeria
Oies, zakar edo gordin jokatzen duenaren jokabide gaitzesgarria.
oieskeria
Ados jartzea; ados egotea.
adostasun
Norgehiagoka batean, tanto kopuru bera izatea.
adoste
Bere barruan hutsuneak dituen adreilua, adreilu arrunta baino isolamendu hobea duena.
adreilu huts
Barruan hutsarterik ez duen adreilua.
adreilu trinko
Burdinazko lingotea.
totxo
Adreilu trinko.
totxo
Adreiluak ekoitzi egiten dituen langilea.
adreilugile
Adreiluak ekoizteko teknika.
adreilugintza