Advanced Search
Search Results
13376 total results found
Oinez edo korrika egin beharreko lasterketa mota.
oin-lasterketa
Barometro batek neurtzen dituen aireko presioak denboran zehar erregistratzen dituen tresna.
barografo
Inguruneko airearen presioa neurtzen duen tresna.
barometro
Balio edo funtzio batzuk garatu eta betetzeko gauza denaren nolakotasuna.
balio-aniztasun
Balio-aniztasun.
polibalentzia
Balio-aniztasun.
balioaniztasun
Zoriz gertatzen diren fenomenoak simulatzeko teknika, zorizko zenbakietatik probabilitate desberdinen araberako emaitza artifizialak sortzea helburu duena.
Montecarloko metodo
Proba objektibo bat puntuatu eta ebaluatzeko erantzun zuzenen zerrenda.
zuzenketa-txantiloi
Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak ezik.
tarte ireki
Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak barne.
tarte itxi
Tarte batean edo bere izate-eremu osoan, aldagai independenteak gora egin ahala goraka doan funtzioa.
funtzio gorakor
Lagin nagusi batetik lagin txikiagoak, azpilaginak alegia, erauzteko prozesua.
azpilaginketa
Populazioa bat zerrendatzean sartu beharreko elementu guztiak ez sartzea.
azpiestaldura
Migrazioen ondorioz herri, eskualde edo herrialde batean izandako biztanleria-aldaketa, positiboa nahiz negatiboa izan daitekeena.
migrazio-hazkunde
Populazio handiagoa batetik bereizi edo banandu egiten den multzo edo zati bat, horri buruz ikerketa aparte egiteko.
azpipopulazio
Zerbaiten gainean jartzen den gauza edo material babesgarri edo apaingarria.
gainestaldura
Populazio estatistiko bat zerrendatzean, behar baino elementu edo unitate gehiago barnehartzea.
gainestaldura
Zerbitzu bat hura eskatu edo behar duten baino pertsona kopuru txikiago bati eskaini eta ematea.
azpiestaldura
Oligarkiako kidea; estatu batean edo gizartean aginte politiko edo ekonomikoa duten pertsona bakanen artean, haietako bakoitza.
oligarka
Epikuroren eta haren jarraitzaileen mugimendu eta doktrina filosofiko eta morala.
epikureismo