Advanced Search
Search Results
384 total results found
Zorizko aldagaien segida baten itxaropena, segida luzatu ahala, beste zorizko aldagai baten itxaropenarekin bat etortzeko joera dueneko konbergentzia estokastiko mota.
batezbestekozko konbergentzia
Zorizko aldagaien segida baten balio baterako edo probabilitate-banaketa baterako erakusten duen konbergentzia edo hurbilketa.
konbergentzia estokastiko
Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoa.
korrelazio
Parametroen balio ezberdinetarako lagin edo mostra jakin bat suertatzeko probabilitatea adierazten duen funtzioa, egiantz handieneko zenbatesleak emateko baliatzen dena.
egiantz-funtzio
Zorizko aldagai diskretu baten balio jakinetarako probabilitateak zuzenean balio horiek ezarriz ematen dituen funtzio matematikoa.
probabilitate-masa funtzio
Beste aldagai batek hartzen duen balioa finkatuta, aldagai estatistiko baten maiztasun-banaketa edo zorizko aldagai baten probabilitate-banaketa.
banaketa baldintzatu
Web sareko baliabideak eta dokumentuak identifikatu eta haietara heltzeko erabiltzen den karaktere-zerrenda.
baliabideen kokatzaile uniforme
Dagokion ordainketa egiteko banku-kontuan diru nahikoa eduki gabe libratutako txekea.
funtsik gabeko txeke
Zenbaki arrunt.
zenbaki natural
Bere garrantziaren arabera ertz bakoitzari balio bat esleitzen dion grafoa.
grafo haztatu
Norbait tronuan jartzea eta monarka gisa aitortzea.
tronurapen
Bi aldagai estatistiko multzoen arteko baterako korrelazioa.
korrelazio kanoniko
Aldagai bati buruz klase edo multzoen arabera bereizitako datuek multzo haien barnean duten homogeneotasun orokorra, maiz neurketa-tresna baten fidagarritasuna aztertzeko erabiltzen dena.
klase barneko korrelazio
Hainbat elementuk osatzen dituzten klase edo multzoek aldagai batzuei buruz duten asoziazio estatistikoa.
klase arteko korrelazio
Nazioarteko.
internazional
Beste pertsona bati maitasuna lehenengo pertsonan adierazteko.
maite zaitut
Patata.
lursagar
<i>Solanum tuberosum</i>, Amerika jatorri duen urteroko landarea, haren tuberkulu jangarriak lortzeko barazki gisa hazten dena.
patata
Datuei eredu jakinik eta beraz haiei parametrorik ezarri gabe, haiei buruz oso suposizio arinak eskatzen dituzten metodo estatistikoen multzoa.
estatistika ez-parametriko
Zenbait aldiz errepikatzen diren elementuak biltzen dituen multzoa.
multimultzo