Advanced Search
Search Results
438 total results found
Alboko alde laukizuzenak dituen prisma eta beraz alboko aldeen eta oinarrien arteko angelu zuzenak dituena.
prisma zuzen
Zenbaki bati buruz, 0-tik 9-ra bitarteko kopuruak adierazten duen zatia.
unitate
Poliedro bateko bi aurpegik bat egiten duten lerroa.
ertz
Funtzio baten balio handiena ematen duten aldagaien balioa bilatu.
optimizatu
Eragiketa matematiko jakin bat adierazten duen ikurra.
eragile
Bere tangenteek ardatz batekiko angelu konstantea duten kurba.
helize
Zerbait ahalik eta maila gutxienekora edo neurri txikienera ekarri; delako maila edo neurria kalkulatu.
minimizatu
Maximizatu.
maximotu
Minimizatu.
minimotu
Zenbaki edo termino kopuru finitu edo infinitu baten batuketa adierazten duen eragile edo ikurra.
batukari
Zenbaki edo termino kopuru finitu edo infinitu baten biderketa adierazten duen eragile edo ikurra.
biderkari
Elementu batzuen propietateak atxikitzen dituen funtzio lineal bati dagokiona.
afin
Esfera batean bi zirkulu maximoen ebaketaz sortzen den angelua.
angelu esferiko
Arkua erlojuaren berezko zentzuan biratzen denean suertatzen den angelua, zeinaren neurria negatibotzat hartzen den.
angelu negatibo
Erpina kurba batean duen eta aldeak kurba horretako kordak diren angelua.
angelu inskribatu
Kredituak:Lfahlberg-Commons
Bi irudi geometrikoen arteko antzekotasun-erlazio lineal mota.
afinitate
Zenbaki errealak irudikatzen dituen zuzen edo ardatz jarraitua, non bi puntu edo zenbakiren artean edozein puntu edo zenbaki erreal koka daitekeen.
zuzen erreal
Lerro baten zuzen ukitzaileak puntu batean lerro horizontalarekin osatzen duen angeluaren neurria.
malda
Algoritmo batez sorturiko ustezko zorizko zenbakia.
sasizorizko zenbaki
Elementu sorta baten zorizko ordena.
zorizko permutazio