Advanced Search
Search Results
673 total results found
Abkhaziar edo Abkhaziako herritarren berezko hizkuntza, kaukasoar familiakoa.
abkhaziera
Kaukasoko herrialdea, Itsaso Beltzeko kostaldean, Georgiako Errepublika eta Errusia mugakide dituena.
Abkhazia
Errepideetan zehar egiten den txirrindularitza, egun bakarrean nahiz etapa batzuetan zehar.
errepideko txirrindularitza
Altitudea neurtzeko gailua.
altimetro
Mandoak eta bestelako zamariak gidatzen dituen pertsona.
mandazain
Buztinezko ontzi luzea, erdian zabala eta bat edo bi eskulekurekin, antzina bereziki emakumeek ura eta beste likidoak buru gainean garraiatzeko erabiltzen zutena.
pegar
Burdinolako langilea, bereziki gabia maneiatzen duena.
gabi-arotz
Mailu handia.
gabi
Burdinolako mailu handia, energia hidraulikoa baliatuz burdina lantzeko erabiltzen dena.
gabi
Gatzaren, partikularzki sodio kloruroaren, forma minerala.
gatzarri
Kono moztu baten forma duen beirazko edo plastikozko ontzia, zilindro formako aho batekin, kimika eta fisikako laborategiko lanetan erabili ohi dena.
Erlenmeyer matraze
Ipurdi zabaleko eta aho estuko beirazko edo plastikozko ontzia, kimika eta fisikako laborategiko lanetan maiz erabiltzen dena.
matraze
Salamandridae familiako Europako anfibioa.
gailurretako uhandre
Nepalgo biztanlea, Himalaiako goi-mendietara igotzeko laguntza eskaintzen duena, garai batean bidea erakutsiz eta gaur egun bereziki mendizaleen zamak bizkarrean garraiatuz.
xerpa
Gai jakin batzuei buruz informazioa eta azalpenak eman eta orokorrean ikasleen hezkuntza prozesua bideratu eta zuzentzea, haiekiko harreman estuan, lanbide duen pertsona.
irakasle
Disko itxurako tresna, barruan orratz bat eta beste disko mugikor txikiago bat dituena, gainean grabaturiko lerroen bitartez argizagien altuera, ordua eta latitudea neurtzeko balio duena.
astrolabio
Iparra seinalatzen duen orratz imandun mugikorra, kutxa txiki baten barruan sartua, orientatzeko erabiltzen dena.
iparrorratz
Phacochoerus africanus, basurdearen antzeko animalia, habitat naturaltzat Afrikako sabana duena.
fakokero
Zaldi gaineko lasterketak edo jauziak biltzen dituen kirol jarduera.
hipika
Jarraituak diren mugimenduak segida moduan jasotzen dituen argigailua.
estroboskopio