Advanced Search
Search Results
13157 total results found
Aise ulertuz eta artezki arrazoituz.
adimen argiz
Osotasun baten azterketa, horren atalak edo osagaiak aztertuz.
analisi
Banaketa estatistiko bat grafikoki irudikatuta, medianatik alde batera luzatzen den muturra beste alderakoa baino luzeagoa zenbateraino den adierazten duen neurri estatistikoa.
alborapen-neurri
Bi piezen arteko lotura, haien arteko mugimendua ahalbidetzen duena.
giltzadura
Arrasto edo lagungarri batzuk emanda, zehazki zertaz ari den adieraztean datzan hizkuntza-jolasa.
asmakizun
Herritik aparte, basoan edo mendian, dagoen eliz txikia da, santu edo ama birjinaren adbokazio bati eskainitakoa, eta mezak jai eta bestelako egun nagusietan baino ospatzen ez dituena.
ermita
Eraikuntza bateko espazioen tamaina eta antolaketa, beraien arteko pasabideekin, tamaina desberidneko burbuilen bitartez adierazten dituen eskema.
burbuila-diagrama
Audio eta bideozko seinale analogiko batetik denboran balio jakin batzuk erauzi eta prozesatzea, haiek audio edo bideo digitalera bihurtzeko.
laginketa
Zerrenda edo sailkapen batean, atzeko aldea edo amaiera.
atzegoardia
Zerbaiten azpiko edo atzeko aldea.
binper
Glande edo zakil-mokoa estali eta babestu egiten duen azalmintz bilkorra, erekzioan atzera egin eta zakil-mokoa agerian uzten duena.
prepuzio
Arpoiarekin artizen den arrantzale edo ehiztaria.
arpoilari
Eskuoihal, zapi,k tanpoi, konpresa, pixoihal eta antzekoetan, haietako bakoitzak likidoak hartu eta atxikitzeko duten ahalmena.
xurgatze-maila
Aurrez aipaturiko kopuru bera dagoela adierazteko.
adinbat
Artropodoen gorputzeko atzeko atala, burutik eta zangoetatik bereizia.
abdomen
Desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokitzeko kirol arrunt baten aldaera, praktikarako modu eta arau bereziak jasotzen dituena.
kirol egokitu
Ipurdiko bi atal mamitsuetako bakoitza, izterren atzealdeko goiko aldean.
ipurmami
h idazten den kontsonante frikari glotal ahoskabea; adibidez, "hockey" hitzeko h letra eta hori ahoskatzeko modua.
h asperendun
Partikular eta erakundeei arriskuak aseguratu egiten dizkion enpresa, haiekin aseguru-kontratuak eginez, prima baten trukean.
aseguru-etxe
Aseguru-kontratu batez arrisku jakinen aurka babesten den pertsona, kontingentzia gertatuz gero kalte-ordaina jasoko duena.
aseguratu