Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Arroka batean dauden zirrikitu eta arrakaletan sortzen den izotzaren indarrak eragiten duen haustura eta meteorizazio-prozesua.
gelifrakzio
Etapa anitzeko laginketa batean, multzo edo konglomeratu handienen barnean lagindu beharreko azpimultzoetako unitateetako bakoitza.
bigarren mailako laginketa-unitate
Aduanako langilea.
aduanari
Ahotik ateratzen den adur edo lerdea eta bide batez janari hondarrak garbitzeko zapia, lepotik zintzilikatzen dena eta bereziki ume txikiei eta ezinduei jartzen zaiena.
adur-zapi
Adur-zapi.
adurretako
Kanpadenda edo etxolez osaturiko kanpamentua, jatorrian beduinoena; hedaduraz, talde nomada batek altxatutako kanpamentua.
aduar
Automobila; kanpoko indarrez eragiten ez den ibilgailua.
beribil
Beribil.
berebil
Bi gurpileko gurdi estalia.
tarranta
Automobila.
tarranta
Hots edo soinu desatsegina.
tarranta
Gorputz-atal bat plano sagital edo erdiko planora hurbiltzeko ekintza.
adukzio
Giharrez mintzatuz, gorputz-atal bat plano sagital edo erdiko planora mugitzeko ekintza garatzen duena; adukzioa egiten duena.
aduktore
Bere ezkontidea ez den beste pertsona batekin sexu harremanak dituen pertsona ezkondua.
adulteriogile
Ezkonduta izanik, bere ezkontidea ez den pertsona batekin sexu harremanak dituena.
adultero
Adulterioa egiten duena.
ezkontza-nahasle
Mendietan zehar ibili eta haien gailurrera igotzeko jarduera, atseginez edo kirol moduan praktikatzen dena.
mendizaletasun
Musikaren erritmoan garatzen diren gorputz-ariketa errepikakorrak egitean datzan jarduera fisikoa.
aerobik
Oxigenoa arnastuz edo beste era batera bereganatuz garatzen den bizia.
aerobiosi
Airean zehar mugitzen diren polen, onddo, birus eta beste mikroorganismoak aztertzen dituen biologiaren adarra, bereziki haiek eragindako erreakzio alergiko eta gaixotasunen ikuspuntutik.
aerobiologia