Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Irudiz irudi filmatutako irudi errealak kalko bidez kopiatu eta haiek animaziozko fotogrametan txertatzeko teknika.
errotoskopia
Hots edo soinu altuak eta iraunkorrak ingurumenean eta gizakiengan sorrarazten dituen arazo, eragozpen eta nahasmenduen multzoa.
hots-kutsadura
Hots-kutsadura.
soinu-kutsadura
Hots-kutsadura.
kutsadura akustiko
Banaketa normalaren dentsitate-funtzioaren azpiko azalera tarte batean, aldagaiaren balioa tarte horretan suertatzeko probabilitatea adierazten duena.
kurba normalaren azpiko azalera
Izaki bizidunen espezieak sailkatzen dituen diziplina zientifikoa.
sistematika
Egitura batean dauden gelaxka edo barrunbe txikietako bakoitza.
albeolo
Partikularzki, biriketan airea bronkioletatik jasotzen duten barrunbe txikietako bakoitza.
albeolo
Tipologia edo sailkapen bat garatuz edo hartan oinarrituta.
tipologikoki
Elementu edo entitate bati ezarritako tipo, sail edo klaseari dagokionean.
tipologikoki
HB edo Herri Batasuna koalizio politikoaren jarraitzailea.
hatxebero
Hautazko, borondatezko.
nahibadako
Kopuru edo kantitate total batetik kendu beharrekoak kendu ondoren.
neto
Kontabilitatean erregistratu; kalkulu eta zenbaketa batean jaso edo kontuan hartu.
kontabilizatu
Zakila erekzioan edo zutik duena.
itifaliko
Prepuzioa glande edo zakil-mokoaren atzetik bildurik geratzen denean gertatzen den nahasmendua, zakileko odol-zirkulazioa eragotzi eta edemak sortzen dituena.
parafimosi
Zakila denbora luzean erekzioan duenaren nahasmendua.
priapismo
Erekzioan dagoen zakila irudikatzen duen amuletoa, lepoko gisa erabiltzen dena, ohikoa Antzinateko kultura batzuetan.
itifalo
Emakumearen kanpoko genitalen multzoa, baginaren sarreraren inguruan.
bulba
Emari txikiko ur-lasterra.
erreka