Advanced Search
Search Results
14166 total results found
90 graduko angelua.
angelu zuzen
Poligono edo solido bati buruz, angelu guztiak berdinak dituena.
angeluberdin
Poligono edo beste figura geometriko bati buruz, angelu guztiak zorrotzak dituena.
angeluzorrotz
0 gradu duen angelua.
angelu nulu
90 gradu baino gutxiago duen angelua.
angelu zorrotz
90-180 gradu bitarteko angelua.
angelu kamuts
180 gradu dituen angelua.
angelu lau
Beste angelu baten ondoan jarrita edo haren neurriarekin batuta, angelu zuzena, 90 graduko angelua alegia, osatzen duen angelua.
angelu osagarri
Eskatutako produktuak eta gaien zerrenda bezeroari entregatu zaizkiola ziurtatzen duen agiria.
emate-agiri
Emate-agiri.
albaran
Beste angelu baten ondoan jarrita edo haren neurriarekin batuta, angelu laua, 180 graduko angelua alegia, osatzen duen angelua.
angelu betegarri
Zuzen bat haren puntu batetik ebakitzean, alde banatara luzatzen diren zuzenaren zatietako bakoitza.
zuzenerdi
Zuzen bat haren puntu batetik ebakitzean, alde banatara luzatzen diren zuzenerdietako bakoitza, bestearekin jatorri-puntua eta zuzena partekatzen dituena.
aurkako zuzenerdi
Ingurune edo objektu bat zenbateraino dagoen hotz edo bero neurtzen duen magnitude fisikoa.
tenperatura
Arroka sedimentarioen sorrera eta horien segida estratu edo geruzetan aztertzen dituen geologiaren adarra.
estratigrafia
Formazio geologikko batean bata bestearen ondoan edo gainean kokaturik dauden arroka sedimentarioen segida.
estratigrafia
Kapitalizazio-lege sinplearen arabera kalkulatzen den interesa, aurrez sorturiko interesak kapitalera metatzen ez dituena.
interes sinple
Kapitalizazio bakunaren aplikatuz, aldi bakoitzeko interesak kapitalera metatu gabe alegia, kalkulatzen den interesa.
interes bakun
Kapitalizazio konposatuaren legea aplikatuz, aldi bakoitzeko interesak kapitalera metatuz alegia, kalkulatzen den interesa.
interes konposatu
Geruza edo estratu geologiko bakoitzean arroken magnetizazioa ikertzen duen jakintza-arloa.
magnetoestratigrafia