Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Jaurerriko lurren jabe izan gabe, jauna erregearen pribilegioz hango eskumen batzuen titularra zen jaurerria, hala nola zergak kobratzearekin eta justiziarekin lotuak.
eskumeneko jaurerri
Jauna bertako lurren jabe zen jaurerria, non jauna han bizi zirenekin joputza harremana ezartzen zuen.
lurralde-jaurerri
Hezegune edo hezetasun handiko guneetan metatu eta erdi deskonposaturik dagoen materia begetal fosila, zohikaztegi izeneko guneak osatuz pilatzen dena.
zohikatz
Euskal emakume-izena, Nafarroako Sartzeko baselizako Ama Birjinaren adbokaziotik.
Argiloa
Norbaitengana sentitzen den begikotasuna edo maitasuna.
afektu
Afalordu.
afal-tenore
Grabitatez bildutako izarren multzo handia, izarren arteko materiarekin batera.
galaxia
Beste pertsona eta izakiekiko atxikimenduzko harremanen multzoa.
afektibitate
Aldagai azaltzaile batzuk eta aldagai azaldu bat linealki lotzen dituen funtzio lineala zenbatetsi egiten duen eredu eta metodo estatistikoa, aldagai horiei buruzko datuetatik abiatuta.
erregresio lineal
Aurpegiaren alde banatara eta belarriaren eta sudurraren artean dauden zati mamitsuetako bakoitza.
masail
Mendiko aldatsa edo malda.
mazela
Masail.
mazela
Juridikoki, berez mugitzen diren ondasunetako bakoitza eta haien multzoa, partikularzki ganadua.
azienda
Ondasun baten prezioa beste ondasun prezioa zatituz kalkulatzen den balioa, bata bestea erlatiboki edo ehunekotan zenbat garestiagoa edo merkeagoa den erakusten duena.
prezio erlatibo
Onuradunaren izena adierazten dituen titulua, eskubide bat ziurtatzen duen agiri gisa.
izendun titulu
Estatutu batean zehazten diren xedapen edo arauetako bakoitza.
estatutu-klausula
Abeltzain edo horren abere-taldeari buruz, transhumantzia egiten duena.
transhumante
Transhumantziari dagokiona.
transhumante
Transhumante.
trashumante
Batera hazten diren abereen multzoa, elkarrekin ibili eta bazkatzen dutenak.
abere-talde