Advanced Search
Search Results
7537 total results found
Egitura finko baten aurka jaurtitako aire-zurrusten bitartez egitura horren gainetik airean flotatu eta helize edo turbina batek eragindako indarraz mugitzen den trena.
aerotren
Neumatozisto.
aerozisto
Organismo batzuen artean, hala nola alga eta arrain batzuen artean, gasez beteriko besikula edo globulu itxurako organuluetako bakoitza, uretan flotatzen laguntzeko funtzioa duena.
neumatozisto
Aezkoako tokiko mintzaira edo hizkera.
aezkera
Nafarroako ibarra eta komunitatea, Zangotzako merindadean.
Aezkoa
Afaldu aurreko denbora.
afalaurre
Afaldu aurreko denbora.
afalaitzin
Aezkoako herritarra.
aetz
Aetz.
aezkoar
Aeromodelismo zalea; hegazkin eta aireontzien modelo edo erreplika txikiak egiten dituena.
aeromodelista
Monarkia batean, errege-erreginak eta horien ingurukoak bizi diren tokia; errege-erreginen ingurukoen taldea.
gorte
Erdi Aroko eta Antzinako Erregimeneko legebiltzarrak, non gizarteko hiru estamentuek, nobleziak, kleroak eta herri xeheak alegia, ordezkaritza desparekoa zuten.
gorte
Auzitegi edo epaitegia.
gorte
Afaltzen den tokia.
afaltegi
Bost urteko aldia.
bosturteko
Entitate jakin batek bi substantzia, osagai edo funts dituela baieztatzen duen doktrina.
dualismo
Askaltzeko ordua.
askalordu
Bazkaltzen deneko ordua.
bazkalordu
Afaltzen deneko ordua.
afalordu
Gosaltzeko ordua.
gosalordu