Advanced Search
Search Results
13018 total results found
Bi datu era gurutzatuan emanda, lerro horizontal eta bertikaletan jarririk hurrenez hurren, lerro horiek ebakitzen diren gelaskan haiei dagokien informazio edo balio bat azaltzen duen taula.
sarrera biko taula
Aztergai diren elementu guztiak biltzen dituen multzoa.
multzo unibertsal
Botere politikoa maila bereko pertsona batzuekin partekatzen duen agintaria.
poliarka
Agintaritza politikoa maila bereko pertsona batzuen eskuetan duen gobernu-sistema.
poliarkia
Hiri egiturari buruz, plaza edo zentro batetik abiaturik erradio sorta bati jarraiki kale nagusiak trazatzen dituena.
radiokontzentriko
Bereziki nezakazaritzaz eta abeltzaintzaz mintzatuz, baliabideen erabilera guztiz eraginkorra bilatzen duen unitate produktiboa.
ustiapen intentsibo
Populazio edo azpipopulazio desberdinetako bariantzen desberdintasuna.
heterozedastizitate
Populazio edo azpipopulazio desberdinetako bariantzen berdintasuna, eredu estatistiko zenbaitetan hipotesi gisa hartzen dena.
homozedastizitate
Buruan banatzen diren ile-multzoetako bakoitza, bildurik agertzen direnak.
xerlo
Norberaren eta beste batzuen poza zapuztu dela adierazteko.
gure poza putzura
Lactuca sativa, kukulu batetik ateratzen diren hosto berde zabaleko landarea, entsalada egiteko erabili ohi dena.
uraza
Adierazitako zerbait guztiz ezeztatu edo zalantzan jartzeko.
bai zera
Herrialde batera edo bere herrialdeko beste eskualde batera bizimodua hobetzeko aldatzen den pertsona.
etorkin
Herrialde edo eskualde batetik bizimodu hobearen bila alde egiten duen pertsona.
emigratzaile
Kartzela eta antzekoetan, bertan barruraturik dauden eta kanpoko pertsonekin harremanak guztiz mugatzen dituen barruratze-modalitatea.
erregimen itxi
Prozesagailuak zuzenean jaso eta exekutatu egiten dituen aginduak ezartzen dituen lengoaia edo kodea.
makina-lengoaia
Beste zorizko gertaera jakin batekin batera gerta daitekeen gertaera; multzo gisa adierazita, beste gertaera batekin elementuren bat partekatzen duen gertaera.
gertaera bateragarri
Lagineko elementuen hautaketa zoriz egiten ez den laginketa-mota eta beraz orokorrean populazioaren adierazgarri ez dena.
ez-probabilitatezko laginketa
Guda batean, armada bat gudukatu behar den lerroa.
fronte
Olerki baten ataletako bakoitza, hitzen sekuentzia harmoniatsu eta melodiatsuak osatua.
neurtitz