Advanced Search
Search Results
13018 total results found
Balio, aldagai edo funtzio bat ber bi egitearen emaitza.
berbidura
Gai baten inguruko adibideen bilduma.
adibidetegi
Pertsona atxilotuen eskuak lotzeko erabiltzen den kate moduko metalezko tresna, eskumuturrak sartzeko katebegi zabal bi dituena.
eskuburdin
Proiektu bateko jarduera guztietan aintzat hartzen den irizpidea.
zeharlerro
Zerbait ulertarazteko aipatzen den gauza, gertaera edo egoera konkretua.
adibide
Molekula bateko atomo batez mintzatuz, balentzia-geruzako elektroi-bikote bakarti edo ez-lotzaileen kopurua gehi elektro-bikote lotzaileen kopurua.
zenbaki esteriko
Molekula poliatomiko batean, atomo bakoitzean lotura kobalentean parte hartzen ez duten balentzia-elektroi bikoteetako bakoitza.
elektroi-bikote ez-lotzaile
Lotura kobalenteen artean, elektroi-bikote bakar bat partekatuz gertatzen dena.
lotura bakun
Bi atomok edo gehiagok osaturiko substantzia edo entitate kimikoa, egonkorra eta elektrikoki neutroa.
molekula
Molekula substantzia egonkor baten zatikirik txikien gisa ulertuz, bi atomok edo gehiagok osatzen duten molekula.
molekula poliatomiko
Molekula substantzia egonkor baten zatikirik txikien gisa ulertuz, atomo bakar batez osaturiko molekula, hala nola gas nobleetako bakoitzak osatzen duena.
molekula monoatomiko
Lau atomoz osaturiko molekula.
molekula tetratomiko
Zerbait, bereziki gaixo baten egoera, hobetzen den aldia.
hobealdi
Kristau elizetan bataioaren sakramentuan handik ur bedeinkatua hartu eta isurtzeko erabiltzen den harri biribil ahurra.
bataiarri
Hiru atomoz osaturiko molekula.
molekula triatomiko
Bi atomoz osaturiko molekula.
molekula diatomiko
Kalifa-herri, kalifa baten agintaritzapean dagoen lurraldea.
kaliferri
Mapa, plano edo maketa batean, irudikatzen den objektuaren benetako tamainaren eta horren irudiaren tamainaren arteko erlazioa.
eskala
Likidotik gaserako fase-aldaketarako behar den likidoaren tenperatura, non likidoaren lurrun-presioa inguruneko aire-presioarekin berdintzen den.
irakite-puntu
Zerbait egiteko gai denaren edo ahalmena duenaren nolakotasuna.
gaitasun