Advanced Search
Search Results
13383 total results found
Zorizko saiakuntza bateko kasu gertagarri guztietatik, gertaera jakin bat emaitza edo ondorio duten aldeko kasuen proportzio gisa kalkulatzen den probabilitatea.
probabilitate klasiko
Gertaera bati buruz, hartaz duen ziurgabetasuna nahiz uste eta sinesmenen multzoa kontuan harturik, subjektu batek zenbatetsi edo estimatu egiten duen probabilitatea.
probabilitate subjektibo
Jatetxe, taberna edo antzeko establezimendu batean azkar prestatu eta baita ere azkar jaten dena, bertan jan edo eramateko eta gehienetan merkea.
janari laster
Errazak izteagatik, ebazteko integrazio-metodoren bat garatu beharrik ez duen integrala.
berehalako integral
Lagin baten tamainak populazio osoarekin tamainarekin duen proportzioa.
laginketa-frakzio
Laginketa-frakzioa.
laginketa-zati
Laginketan, populazioaren tamaina zati laginaren tamaina; laginketa-frakzioaren alderantzizkoa.
igoera-koefiziente
Igoera-koefizientea.
igoera-faktore
Maiztasun-banaketa bateko kategoria edo balioak zirkulu bateko kolore desberdinetako sektoreetan haien maiztasunen arabera banatzen dituen diagrama.
sektore-diagrama
Hildako baten arimaren alde egiten den meza edo elizkizuna.
hileta-elizkizun
Hildako baten gorpua sarteko kutxa, gehienetan zurezkoa, gorpua horrekin batera lurperatu edo errausteko erabiltzen dena.
hilkutxa
Denboran zehar garatzen diren irakaskuntza-aldietako bakoitza, irailetik ekainera.
kurtso
Hezkuntza-ziklo bateko mailetako bakoitza.
kurtso
Denboran zehar garatzen den irakaskuntza-jarduera, non gai konkretu bati buruzko ezagutzak irakasten diren.
kurtso
Jarduera politiko, ekonomiko edo bestelakoen denbora-zikloetako bakoitza.
kurtso
Zerbaiten ibilbide edo garapena.
kurtso
Urtebeteko iraupena duen irakaskuntza-aldietako bakoitza, gurean irailetik ekainera zabaldu ohi dena.
ikasturte
Delako betekizuna betetzen duen pertsona.
kargu akademiko
Hezkuntza-erakunde edo ikastetxe batean, irakaskuntzaren kudeaketarako eratzen den lanpostu edo betekizuna, gehienetan irakasleek beraiek betetzen dutena.
kargu akademiko
Saiakuntza edo behaketa errepikatu batean gertaera jakin bat gauzatzen den aldi kopuruaren proportzioaren bitartez kalkulatzen den probabilitatea.
probabilitate esperimental