Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Datu batzuen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, datuen alderantzizko balioen batezbesteko aritmetikoaren alderantzizkoa dena.
batezbesteko harmoniko
Lagin handiago batetik erauzten den beste lagina.
azpilagin
Kopuru batzuk agregatu, gehitu edo bateratzean, haietako bakoitzari ematen zaion garrantzia edo pisua adierazten duen balioa, orokorrean kopuru horrekin biderkatzen dena.
haztapen-koefiziente
Haztapen-koefiziente.
ponderazio-koefiziente
Erabilitako Nekazaritza Azalera, eremu batean laborantzarako erabiltzen diren lurren multzoa eta horien azalera.
ENA
Zerbait epe edo denbora-unitate batean gertatzen den aldi-kopurua.
denbora-maiztasun
Zerbaiten nahi; zerbaitetarako gogoa.
nahikari
Elbarria denaren nolakotasuna.
elbarritasun
Desgaitasun edo bizitza normala egitea eragozten duen arazo fisiko edo psikikoa.
elbarritasun
Kexa, auhena.
hileta
Zerbait lurrez estali.
ehortzi
Hildako gorpua lur azpian edo eremu itxi batean jarri.
ehortzi
Hildako gorpu bat ehortzi edo lur azpian jartzeko ekintza.
ehorzketa
Hildako pertsona bat oroitzeko egiten den zeremonia gisako omenaldia.
hileta
Hildako pertsona batengatiko kexa edo arrangura.
hileta
Hildako baten gorpua zaindu, omenaldi gisa.
hilbeila
Zenbaki bat beste zenbaki batek adierazten duen adina aldiz gehitzen duen eragiketa matematikoa.
biderketa
Zenbaki edo adierazpen matematiko bat hainbat aldiz batu egiten duen eragiketa matematikoa.
biderkaketa
Itun Berrian kontatzen den Jesusen miraria, bost ogietatik jende talde handi bati jaten emateko adina ogi sortu zuenekoa.
ogien ugalketa
Jesus Nazaretekoaren miraria, non bost ogi eta bi arrainetatik hura jarraitzen zuten jende talde bati jaten eman zion, haietatik ogi eta arrain ugari sortuz.
ogi eta arrainen ugalketa