Advanced Search
Search Results
13388 total results found
Zerbait estandartzeko ekintza, arau edo eredutzat hartzeko.
estandartze
Kuttun, gogokoena.
predilekto
Armada edo milizia batek mendean ez duten lurralde batean egiten duten erasoaldi azkarra, bereziki arpilatu, suntsitu edo bertakoak bahitu edo sarraskitzeko asmoarekin.
razzia
Besteen ondasunak nagusikeriaz eta indarrez bereganatu.
arpilatu
1983tik Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman aukeran eskaintzen den hizkuntza-eredua, euskara komunikazio-hizkuntzatzat hartu eta gaztelera irakasgai huts gisa irakasten duena.
D eredu
Hitz, esaldi edo testu bati buruz, hitzez hitz duen esanahi zehatza, horren zentzua edo esanahi sakona bilatu gabe.
literal
Diru edo bestelako mesedeen trukean berarekin sexu harremanak izatea eskaintzen duen emakumea.
prostituta
Ezezagun batzuk biltzen dituen ekuazio linealen multzo bat, era matrizialean adierazi eta ebatzi daitekeena.
ekuazio linealen sistema
Bi adierazpen matematikoen berdintza, non ezezagun bat edo gehiago dauden.
ekuazio
ax+b=0 erako ekuazioa, non x ezezaguna den; orokorrago, AX=b motako ekuazioa, non A konstanteeen bektore bat eta X ezezagunen bektore bat den.
ekuazio lineal
Ekuazio lineala.
lehen mailako ekuazio
Jatorrizko funtzio.
funtzio baten jatorrizko
Funtzio bati buruz, deribatua eginez hura emaitza duen funtzioa.
antideribatu
Deribatuta, aurrez ezarritako funtzio bat ematen duen funtzioa.
jatorrizko funtzio
Laginketa sistematikoan lehenengo hautespen-tartetik zoriz aukeratzen den elementua.
zorizko abiaburu
Egoera bati buruzko jarrera edo baieztapen batekiko adostasuna balioesteko 1-5, 1-7 edo 1-9 bitarteko neurketa-eskala, erabateko desadostasunetik erabateko adostasunera doana.
Likert eskala
Metodo ez-probabilistikoak nahiz probabilistikoak baliatzen dituen laginketa-mota.
laginketa misto
Parametroa duena.
parametriko
Parametrikoa.
parametrodun
Epentesi izeneko fenomeno fonologikoaren ondorioz gertatzen dena.
epentetiko