Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Zarpailtsua, arlotea
fardel
Pixoihala.
fardel
Pixa eta kaka soinean egiten duten haur txikiei eta pertsona gaigabetuei guztiz ez zikintzeko gerri inguruan jartzen zaien oihal, zelulosa edo beste material batez egindako zerrenda.
pixoihal
Fardel.
pardel
Sorburutik abiaturik, ibai baten hasierako ibilbidea, gehienetan malda handikoa eta uharrez osaturikoa.
goi ibilgu
Seinale analogiko batetik seinale digitala eratzeko aldiro hartzen den balio kopurua, gehienetan kHz-tan neurtua.
laginketa-maiztasun
Ekosistema bateko komunitate biologiko bateko espezie desberdinetako poulazioen arteko harremanak aztertzen dituen ekologiaren adarra.
sinekologia
Zerbaiti buruz, batena ez beste inorena ez dena.
pribatibo
Gabetu edo kendu egiten duena.
pribatibo
Gabetu egiten duena; zerbaiti edo norbaiti baduena kentzen diona.
gabetzaile
Egunkari eta aldizkarietan iritzi eta gogoeta artikuku laburrak, gehienetan zutabe gisa maketatzen direnak, idazten dituen pertsona.
zutabegile
Parlamentu edo legebiltzar bat aukeraturik, hura botere legegile gisa eta horrekin batera handik aukeratzen den gobernua indarrean dauden denbora.
legegintzaldi
Kualitate soila, kopururik adierazi gabe, jasotzen duen aldagaia.
aldagai kualitatibo
Pertsona edo erakunde batek konbentzimenduz edo behartuta bete beharreko ardura.
konpromiso
Konpromisoa.
konpromezu
Hainbat kategoria edo modalitate kualitatibo hartzen dituen aldagaia.
aldagai kategoriko
Auzi, negozio edo prozesu administratibo jakin bati buruz osatu eta bilduriko agirien multzoa.
espediente
Delako auzi edo negozioari buruz abiarazi eta garatzen den prozesu administratiboa.
espediente
Legea edo araua hausteagatik administrazio publikoak edo epaitegiek ezarritako diruzko zehapen edo zigorra.
isun
Legea edo araudia hausteagatik administrazio publikoak edo epaitegi batek ezarririko zigorra.
zehapen