Advanced Search
Search Results
13157 total results found
Egitura finko baten aurka jaurtitako aire-zurrusten bitartez egitura horren gainetik airean flotatu eta helize edo turbina batek eragindako indarraz mugitzen den trena.
aerotren
Aise ulertu eta artezki arrazoitzen duena.
adimen argiko
Masaila, aurpegiko alde banatan dauden atal mamitsuetako bakoitza.
matela
Abar edo adar asko dituena.
abartsu
Atmosferan dauden presio eta tenperatura aldaketen ondorioz gertatzen den airearen higidura.
haize
Aztarnategi arkeologiko batean aurkitzen den gai edo objektu naturala, giza jardueraren ondorioz sortu baina manipulaziorik izan ez duena.
ekofaktu
Zerrenda edo sailkapen batean, atzeko aldea edo amaiera.
atzegoardia
Administrazio-prozedura jakin baten garapenean jaso eta bildu diren agirien multzoa, jasotako informazioa, hartutako erabakiak eta burutu diren jarduketak azaltzen dituztenak.
administrazio-espediente
Hamabost egunero, bi astez behin edo hilean bi aldiz plazaratzen den argitalpena.
hamaboskari
Aurretik adierazitakoa adierazita ere.
esanak esan
Ardi, ahuntz edo gisako aberea.
abere xehe
Gas koloregabea, bi oxigeno atomok eta karbono atomo batek osaturikoa, arnasketaren, organismo bizidunen deskonposaketaren eta errekuntzaren ondorioz sortzen dena.
karbono dioxido
Erregimen politiko batetik bestera aldatzean edo hartan aldaketa sakonak daudenean gertatzen den trantsizio-prozesuan agintean dagoen gobernua, maiz behin behineko gobernua ere izaten dena.
trantsizio-gobernu
Aldagai bati buruzko datuak konstante batez biderkatu edo zatitzea, aldagaiak hartzen dituen balioak eskala berri batera aldatzeko.
berreskalatze
Adar gisako egitura; adar bidezko bereizketa edo banantzea; adarkatzearen emaitza.
adarkadura
Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza, maiztasun metatuetan ez bezala beste balioekin bildu gabe, agertzen den aldi kopurua.
maiztasun bakun
Geologia eta geofisikara aplikaturiko estatistikaren adarra, datu espazialak eta espazio-tenporalak aztertzeko teknikak lantzen dituena.
geoestatistika
Antzinako Erroman erabilitako zenbaki-sistemako zenbakia, latindar alfabetoko letra batzuekin adierazi eta egun ere testuinguru batzuetan, hala nola mendeak irudikatzeko, baliatzen dena.
zenbaki erromatar
Ordezkari politikoak aukeratzen dituen hautesleen taldea, haiek erroldaturik dauden eskualde geografiko edo administratibo baten arabera definituta.
hautesbarruti
Bi irudi antzekoen arteko arrazoi- edo erlazio-konstantea.
eskala-faktore