Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Enpresa bateko produktuak eta zerbitzuak bezeroen eskura jartzeko modua.
banaketa-kanal
Begiko arazoengatik ikusmen arazoak pairatzen dituenaren egoera.
ikusmen-urritasun
Heriotza bortitzagatik edo denboraren poderioz geratzen den hildakoaren gorputz zatiak; hildako baten hezurrak.
gorpuzki
Laster izango dela iragartzen duen heriotzaren aurreko egoera.
hiltamu
Bide batetik bestera eramaten duen bidea.
zeharbide
Sumendiek erupzioan daudenan kanporatzen duten edozein arroka klastikoa, bereziki tamaina handikoa denean.
piroklasto
Prospektiban edo epe luzera gizartean izango diren joerak aurreratzen dituen aditua.
prospektibista
Batuketaz garatu edo egiten dena.
batukor
Biderkaketaz garatu edo egiten dena.
biderkakor
Beste pertsona edo erakunde baten lanak edo jarduerak utzita, beste batek jarraitzea.
errelebo
Delako jarraipena egiten duen pertsona.
errelebo
Txanda.
errelebo
Bitarteko eta teknologia konbentzionalak baliatuz, hain zuzen ere putzu arruntetatik, erauzten den petrolioa.
petrolio konbentzional
Bitarteko eta teknologia konplexuak erabiliz erauzten den petrolioa, bereziki hondar bituminosoetatik eta eskistoetatik erauzten dena.
petrolio ez-konbentzional
Egoera batean jokatu edo gauzak egiteko modua, bereziki beste pertsona batzuekin harremanetan.
jokabide
Sendatzeko ahalmena duena.
sendagarri
Sendatzeko ahalmena duen substantzia, prozedura edo terapia.
sendagarri
Argia ematen duena, bereziki asko ematen duena.
argitsu
Argia edo distira duena.
argitsu
Frantsesez dagoena edo frantsesa baliatzen duena.
frantsesdun