Advanced Search
Search Results
9970 total results found
Mendien segida, mendikatea baino txikiagoa.
mendizerra
Handikeria, arrandia, harrokeria.
handi-mandikeria
Delako maskor kiribildua duen Gastropoda klaseko moluskua.
itsas kurkuilu
Molusku batzuen maskor kiribildua.
itsas kurkuilu
Etorkizuneko kapital bat deskontu bat kenduz aurreko une batera bihurtzen duen funtzio matematikoa.
deskontu-lege
Une jakin bateko kapitala interesak gehituz aurreragoko une batera bihurtzen duen funtzio matematikoa.
kapitalizazio-lege
Finantza-eragiketa batean kapitala une batetik bestera bihurtzeko metodoa, etorkizunera horren zenbatekoa gehituz eta iraganera horren zenbatekoa gutxituz.
finantza-lege
Bi aldeek, zordunak eta hartzekodunak, adosten duten kapital-transakzioa, zordunak kapital bat entregatuz hartzekodunari, hartzekodunak etorkizunean entregatu beharreko kapitalen trukean.
finantza-eragiketa
Handinahiz edo handiustezko jokabidea.
handikeria
Disimulu.
disimulo
Koldar edo arrisku guztietatik ihes egiteko egintza edo jokabide gaitzesgarria.
koldarkeria
Larruazalaren gainean jartzen den prestakin biguna, zauriak sendatu eta minak eta gaitzak tratatzeko erabiltzen dena.
txaplata
Ontzietako karela babesteko eransten den zurezko estalkia.
txaplata
Sokatira jokoan aritzen den pertsona.
sokatiralari
Hona hemen.
honatx
Horra hor.
horratx
Konduktu, zain edo nerbio batez mintzatuz, organo nagusi batera zerbait transmititu edo eramaten duena.
aferente
"Gu", "gure" eta pluraleko lehenengo pertsona adierazten duten beste hitzak solemnitatezko hitzaldietan erabiltzeko modua, norberaren duintasuna eta irmotasuna adierazi nahian.
maiestatezko plural
Maiestatezko plural.
plural maiestatiko
Zerbaiten berezko funtsa edo oinarrizko izaera.
zerizan