Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Jarduera batean parte hartzen duena.
parte-hartzaile
Elkar ebakitzen ez duten zuzenkiek osatu eta barnean hutsunerik ez duen poligonoa.
poligono sinple
Poligono sinple batean ondoz ondoko bi aldeen artean poligonoaren barne aldean osatzen den angelua.
barne angelu
Poligono sinple batean, alde baten eta ondoko alde baten luzapenaren artean osatzen den angelua.
kanpo angelu
Zirkunferentzia bati buruz, erpina zirkunferentziatik kanpo eta bi aldeak zirkunferentzia ebaki edo ukitzen duten angelua.
kanpo angelu
Zirkunferentzia bateko bi puntuen arteko zirkunferentzia zati txikiena.
zirkunferentzia-arku
Zirkunferentzia batean, zentrotik igaro eta muturrak zirkunferentzian dituen zuzenkia.
diametro
Delako zuzenkiaren luzera.
diametro
Altruismoz edo besteen alde interes propiorik gabe jarduten duena.
altruista
Liburu, aldizkari, egunkari edo diskoak argitaratu eta merkaturatu egiten dituen enpresa edo erakundea.
argitaletxe
Ameriketako Estatu Batuak.
AEB
Barne Produktu Gordina.
BPG
Zerbait lortzeko planteatu eta garatzen den ekintzen multzoa.
ekinbide
Antzinako Greziako historian, agintaritza-eremua, strategos baten buruzagitzapean.
estrategia
Gerra edo guda batean, tropak zuzentzeko ekinbide edo modua; arte militarra.
estrategia
Zerbait lortze aldera hartu beharreko erabakia eta horren gauzatzea; epe luzerako helburu bat lortzeko garatzen den prozesu baten nondik norako nagusia.
estrategia
Korporazio edo negozio edo jarduera anitz biltzen dituen enpresa batean, enpresako baliabideak negozio horietara bideratzeko egiten den analisia, erabakia eta horren gauzatzea.
korporazio-estrategia
Korporazio-estrategia.
estrategia korporatibo
Negozio edo jarduera ekonomiko jakin batean, enpresa batek sektore horretan kokatu, lehiakideei aurre egin, jardun eta garatzeko ezartzen dituen helburuetarako ekinbidea.
negozio-estrategia
Enpresa batek bere negozio baterako ezarri dituen helburuak lortzeko, enpresaren arlo bakoitzean definitzen dituen azpihelburu eta haiek betetzeko ekintza-planen multzoa.
estrategia funtzional