Advanced Search
Search Results
13044 total results found
Pertsonak iratzarri edo esnarazi edo haiei zerbait egiteko ordua iritsi dela ohartarazteko soinuzko alarma duen erlojua.
iratzargailu
Toki garaietan argi-seinaleak igortzen dituen instalakuntza, itsasontziei kokapena eta bidea erakustearren.
itsasargi
Itsasontzi batean lan egiten duen langile arrunta.
itsastar
Pertsona bati buruz, haren sorlekua, herria, etnia edo arbasoak.
jatorri
Zerbaiten kausa, abiapuntua edo printzipioa.
jatorri
Toki edo ekitaldi bati buruz, jende asko biltzen duena.
jendetsu
Asmatu edo sortutako gauza edo egindako lan miresgarria.
jenialitate
Jaurtigailu batez edo arma batez tiro eginez jo nahi den objektu edo puntua.
jomuga
Lan egindako egunen arabera lansaria jasotzen duen langilea.
jornalari
Maltzurkeriaz eta asmo txarrez pentsatu eta eginiko ekintza.
jukutria
Kaka arin eta urtsua, sabeleko ondoezak sortutakoa.
kakalarri
Adorea, kemena.
kalipu
Kalteak jasotzeko arriskuan dagoena.
kaltebera
Kaltebera denaren edo arriskuan dagoenaren nolakotasuna.
kalteberatasun
Bertsoak edo abestiak kantatzeko modua.
kantaera
Keak azalera batean uzten duen hauts beltza.
kedar
Sinetsi egiten den asmakeria.
konfabulazio
Besteei buruzko kontuak zabaltzea atsegin duena.
kontakatilu
Harridura eta haserrea adierazteko.
kontxo
Zerbait nolakoa den adierazten duen ezaugarria.
kualitate