Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Aizkora proba.
aizkolaritza
Ohorea ematen duena; ohorezkoa dena.
ohoragarri
Frantziako jendarmea, haiek historian soinean eraman izan duten gerriko zuriari erreferentzia eginez.
hedexuri
Aldagai bakuneko bi banaketa normal bateraturik, haien artean erlazio linealarekin, sortzen den probabilitate-banaketa, kanpai itxurako agertzen dena aldagai horien planoaren gainean.
banaketa normal bidimentsional
Programazio-lengoaia bateko kodea prozesagailua zuzenean maneiatzen duen makina-lengoaiara itzuli.
mihiztatu
Pieza bi ahokatu, baten mihia bestearen ahoan sartuz, haiek bateratu, lotu edo josteko.
mihiztatu
Pieza edo elementu baten mihia beste baten ahoan sartuz egiten den lotura eta hori egiteko modua.
mihiztadura
Pieza edo elementuak mihiztatu, ahokatu edo lotu egiten dituen pertsona, bereziki zurgintza lanetan.
mihiztatzaile
Mihiztadura-lengoaiatik prozesagailuko makina-lengoaiarako itzulketa egiten duen programa informatikoa.
mihiztatzaile
Esklaboak izan edo esklabotza baliatzen duena; esklaboei eta esklabotzari dagokiena.
esklabista
Prozesagailuari aginduak emateko erabiltzen den bitarteko lengoaia, makina-kodea baino maneiagarriagoa.
mihiztadura-lengoaia
Prozesagailuak zuzenean jaso eta exekutatu egiten dituen aginduak ezartzen dituen lengoaia edo kodea.
makina-lengoaia
Prozesagailuak aginduak exekutatzeko behar diren zuzeneko aginduak emateko lengoaia edo kodea.
makina-kode
Makina-lengoaia.
makina-hizkuntza
Makina-lengoaian idatzitako kode-multzoa.
makina-kode
Erabaki politikoak hartu eta ordezkari politikoak hautatzeko botoa.
sufragio
Sufragio femeninoaren aldeko aktibista, gehienetan emakumezkoa, emakumeek bozkatzeko eskubidea ez dutenean.
sufragista
Indarra etsai baten gorputzaren aurka erabiliz hura garaitzeko edo besterik gabe norgehiagokan garatzen den ekitaldia.
borroka
Zerbait lortzeko egiten den eginahal jarraitu eta tematia.
borroka
Beste baten gorputzaren aurka indarrez garatzen den norgehiagoka, kirol edo ikuskizun moduan.
borroka