Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Borroka.
burruka
Borroka eginez.
borroka
Barne aldera edo begiratzen den aldetik aurkako aldera kurbatua.
konkabo
Laborategietan mikroorganismoen ugalketarako, ehunen hazkuntzarako edota horien laginak gordetzeko erabiltzen den beira edo plastikozko ontzi biribil lau estalkidun eta sakonera txikikoa.
Petri-ren plaka
Gizonak atsegin dituena.
gizonzale
Gizon gogoa izaten duena edo haien irrikan egoten dena, haiekin sexu-harremanak izateko bereziki.
gizonzale
Liburu, aldizkari edo disko bat edo horren edizio jakin bat argitaratu den urtea, hura zehatz identifikatzeko erabiltzen dena.
argitalpen urte
Lan egiten duen pertsona, bereziki ordainsari baten trukean.
langile
Lan egitea gogoko duena; lan asko egiten duena.
langile
Langilea, bereziki beste batentzat eskuz lan egiten duena.
behargin
Lan asko egin edo lana gogoko duena.
behargin
Lotailu edo hezurrak lotzen dituen ehun konektiboan gertatzen den lesioa, hezur horiek bat-batean edo neurriz kanpo mugitu edo kolpe batengatik.
bihurdura
Gorputz baten luzetarako ardatzeko bi muturretan aurkako norabidean eragiten duten bi indarrek gorputzean eragiten duten deformazio edo esfortzua.
bihurdura
Partikular eta erakundeei arriskuak aseguratu egiten dizkion enpresa, haiekin aseguru-kontratuak eginez, prima baten trukean.
aseguru-etxe
Behatu edo begiratu egin daitekeena.
behagarri
Bereziki gauzei buruz, xahutu, higatu edo kideko berriagoak izateagatik, eskas edo kaskar bilakatu.
zaharkitu
Ibai edo ubide baten emaria denbora zehar adierazten duen diagrama.
hidrograma
Dokumentu batez mintzatuz, irudiak dituena.
grafiko
Inprimatuta dagoenari, inprimaketari edo inprimagintzari dagokiona.
grafiko
Eskema edo diagrama bidez egiten den datuen irudikapena.
grafiko