Advanced Search
Search Results
13044 total results found
Zientismoaren aldezle eta jarraitzailea.
zientista
Zinpean gezurretan aritzen dena.
zinausle
Zerbait zupatzen den aldi bakoitza.
zupaldi
Zakila ahoz zupatu edo zurrupatzea.
zupaldi
Jende artean dabilen egiaztatu gabeko informazioa.
zurrumurru
Haizearen edo uraren birakako mugimendu azkar eta bortitza.
zurrunbilo
Zerbait zuzenean ez adierazteko erabiltzen den esapidea.
itzulinguru
Parrokiarik osatzen ez duten sinestunentzat, hala nola presondegi edo ontzi batean, meza eta bestelako zerbitzu erlijiosoak eskaintzen dituen apaiza.
kapilau
Lizuna, giro hezeetan eta azalera organikoetan garatu ohi diren onddo txikien multzoa.
urdindura
Garbitzeko eskuko tresna biguna, xaboia edo bestelako garbikari bat bertara isuri eta garbitu nahi den azalera igurtziz erabiltzen dena.
belaki
Metalezko zati luzexka eta bihurria, gauzak zintzilikatu eta arrastaka eramateko.
kizki
Garia bildutakoan lurrari atxikita gertatzen den landare zati lehorra.
kizki
Ura bideratzeko ibilgu edo bide sakon artifiziala, gauzak garraiatzeko ere erabil daitekeena.
ubide
Olioan edo beste erregai batean bustitako mukia piztuz argiztatzen duen tresna, zintzilikatzek kakoa ere baduena.
kriseilu
Ahalegina, gogoa.
enpeinu
Gaizkile talde handi bat atxilotzeko ekintza zabala.
sarekada
Bi besoen arteko espazioa.
besarte
Ontziak babestu, gauzak eta pertsonak haietatik atera eta haietara sartzeko egurrezko, harrizko edo porlanezko egitura laua, urertza jarraitzen duena.
nasa
Bide batean zuzenetik aldentzen doan norabidea.
bihurgune
Aparteko lekua, erdi ezkutuan edo dagoena.
bihurgune