Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Liburu, aldizkari edo disko bat edo horren edizio jakin bat argitaratu den urtea, hura zehatz identifikatzeko erabiltzen dena.
argitalpen urte
Lan egiten duen pertsona, bereziki ordainsari baten trukean.
langile
Lan egitea gogoko duena; lan asko egiten duena.
langile
Langilea, bereziki beste batentzat eskuz lan egiten duena.
behargin
Lan asko egin edo lana gogoko duena.
behargin
Lotailu edo hezurrak lotzen dituen ehun konektiboan gertatzen den lesioa, hezur horiek bat-batean edo neurriz kanpo mugitu edo kolpe batengatik.
bihurdura
Gorputz baten luzetarako ardatzeko bi muturretan aurkako norabidean eragiten duten bi indarrek gorputzean eragiten duten deformazio edo esfortzua.
bihurdura
Partikular eta erakundeei arriskuak aseguratu egiten dizkion enpresa, haiekin aseguru-kontratuak eginez, prima baten trukean.
aseguru-etxe
Behatu edo begiratu egin daitekeena.
behagarri
Bereziki gauzei buruz, xahutu, higatu edo kideko berriagoak izateagatik, eskas edo kaskar bilakatu.
zaharkitu
Ibai edo ubide baten emaria denbora zehar adierazten duen diagrama.
hidrograma
Dokumentu batez mintzatuz, irudiak dituena.
grafiko
Inprimatuta dagoenari, inprimaketari edo inprimagintzari dagokiona.
grafiko
Eskema edo diagrama bidez egiten den datuen irudikapena.
grafiko
Arlo edo gai jakin bati buruz osatu eta eraturiko datu-multzoa.
estatistika
Hari, kable edo barra batez mintzatuz, tenkatu edo indar bat aplikatu.
atezatu
Bi aldagaien arteko erlazio estatistikoa neurtzen duen neurrietako bakoitza.
korrelazio-koefiziente
Korrelazio-koefizientea.
koerlazio-koefiziente
Kapitalizazio bakunaren aplikatuz, aldi bakoitzeko interesak kapitalera metatu gabe alegia, kalkulatzen den interesa.
interes bakun
Kapitalizazio konposatuaren legea aplikatuz, aldi bakoitzeko interesak kapitalera metatuz alegia, kalkulatzen den interesa.
interes konposatu