Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Ekitaldi ekonomikoaren bukaeran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, hasierako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.
bukaerako izakin
Tarteetan bildutako datu-banaketa batean, tarteko zabalera-unitate bakoitzeko maiztasun handiena duen klase-tartea.
klase modal
Probabilitate-banaketa batean, mutur banatan probabilitate berdina uzten duen tartea.
tarte karakteristiko
Klase-tartetan bildu diren datu kuantitatiboen maiztasun-banaketa estatistikoa.
tartetan bildutako datu-banaketa
Buru zilindriko eta barnealde hexagonala duten torlojuak sartu eta askatzeko L formako tresna, ebakidura hexagonala duena eta bi muturretatik erabil daitekeena.
Allen giltza
Dirua, bitxiak eta baliozko gauzak gordetzeko kutxa, giltzaz edo gakoz itxi eta irekitzen dena.
kutxa gotor
Aldagai estatistiko bati buruzko datuen multzoaren irudikapena, bereziki haiek hartzen dituzten balio eta maiztasunak aztertze aldera.
datu-banaketa
Datu-banaketa.
datuen banaketa
Banaketa estatistiko.
estatistika-banaketa
Balio desberdin gutxi hartzen dituen aldagai estatistiko baten datuen edo probabilitate-banaketa.
banaketa diskretu
Balio desberdin asko hartzen dituen aldagai estatistiko baten maiztasun-banaketa, tartetan bildutako datu kuantitatiboak jasotzen dituena.
banaketa jarraitu
Tarte batean edozein balio har dezakeen zorizko aldagai baten probabilitate-banaketa.
banaketa jarraitu
Berez edo hausnarketaz burutik datorren ideia.
burutzapen
Asmo edo proiektu baten gauzatzea.
burutzapen
Denboraren poderioz finkatzen joan eta zuzenbidean iturri gisa aplikatzen diren ohitura eta usadio juridiko idatzi gabeen multzoa.
ohiturazko zuzenbide
Zerbaiti buruz egiren den azaleko azterketa, baliagarria izan daitekeen erabakitze aldera.
prospekzio
Toki jakin batean ustez dagoen aztarnategi arkeologiko batean egiten den indusketarik gabeko arakatzea, aztarnategiko egitura nagusia eta eman ditzakeen aztarnen berri izateko.
prospekzio
Lur azpiko egitura geologikoaren edo han egon daitezkeen hidrokarburo eta mineralak atzemateko egiten den miaketa.
prospekzio
Produktu edo zerbitzu bat merkatuan izan dezakeen harrera ezagutzeko egiten den inkesta edo bestelako ikerketa.
prospekzio
Larruazaleko zauri bat itxi ondoren bertan uzten duen arrastoa.
ebakiondo