Advanced Search
Search Results
13051 total results found
Ontziak babestu, gauzak eta pertsonak haietatik atera eta haietara sartzeko egurrezko, harrizko edo porlanezko egitura laua, urertza jarraitzen duena.
nasa
Bide batean zuzenetik aldentzen doan norabidea.
bihurgune
Aparteko lekua, erdi ezkutuan edo dagoena.
bihurgune
Ate edo sarrera txikia.
ataka
Datuak bideratzeko ate logikoa edo sarbide-irtenbide fisikoa.
ataka
Ardoa egin eta gordetzeko tokia edo instalakuntza.
ardotegi
Ardoa saldu eta zerbitzatzen den establezimendua.
ardotegi
Obra bat zentsuratu behar den ala ez erabaki edo gomendatu egiten duen funtzionaria.
zentsore
Beste batentzat ordaindupean jarduten duen gudari, talde edo armada.
mertzenario
Zerbait adierazi edo irudikatzeko modua.
adierazpide
Landare baten lurpeko atala.
zuztar
Hots arin jarraitua.
txutxu-mutxu
Jendartean dabilen sekretu edo ustezko berria, egiazkoa edo faltsua izan daitekeena, eta maiz beste batzuk kritikatzeko asmoarekin zabaltzen dena.
txutxu-mutxu
Beste batek norberaren arazoak konpondu nahi.
bestearen buztanarekin euliak kendu nahi
Zerbait egiaztatu egiten duen agiria.
egiaztagiri
Egitate, gertaera edo egoera bat frogatzen duen agiria.
frogagiri
Erakunde batek egitate, gertaera edo egoera baten egiatasunari buruz ziur dagoela frogatzeko jaulkitzen duen agiria, hirugarren pertsonek horren berri eta froga izan dezaten.
ziurtagiri
Historiaren bilakaera eta horretan gertatzen diren gertaerak jaso eta aztertzen dituen pertsona.
historialari
Zerbait argitzeko ematen den xehetasuna.
zehaztasun
Oiartzun herriko azpieuskalki edo hizkera.
oiartzuera