Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Aldagai dependente bat aldagai independente batekin lotzen den erregresio mota.
erregresio bakun
Beste batengan haserrea eragin edo sorrarazi.
haserrearazi
Zuzeneko behaketaz jaso eta egiaztatu daitekeena, zentzumenak edo neurketa- eta behaketa-tresnak baliatuz.
behagarri
Datu-multzoak aztertzen dituen teknika kuantitatiboen multzoa, haien ezaugarriak jaso eta haiek irudikatzen dituzten fenomenoei buruzko konklusioak ateratzeko.
estatistika
Haren ezaugarriei buruz baldintzarik ezarri ez zaion probabilitate-banaketa.
banaketa aske
Herrialde batean, estatuaren eta bertako familia eta enpresen eskari agregatua.
barne eskari
Bi aldagai estatistiko edo gehiagotarako zehaztu diren balioen konbinazio baten maiztasuna.
baterako maiztasun
Adierazpen aljebraiko batean, ber bi egiten duena, bereziki berretzaile handien gisa.
koadratiko
Datuei haztapen, pisu edo kontsiderazio erlatibo desberdina ematen dien edozein motako batezbestekoa.
batezbesteko haztatu
Koadratiko.
kuadratiko
Gai edo elementu multzo zabal bati buruz, horren mugimendu gutxi gora behera jarraitua batetik bestera.
fluxu
Zerbait komentatu edo iruzkintzeko ekintza.
komentaketa
Komentatu edo iruzkintzearen ondorioz sortzen den diskurtsoa.
komentaketa
Norbait kritikatu edo gaitzetsi asmoz jendartean zabaltzen den esana.
errankizun
Esana, diskurtsoa.
errankizun
Delako esana zabaltzeko motiboa, justifikatua izan ala ez.
elepide
Jendartean norbait kritikatzeko zabaltzen den ele edo esana.
elepide
Ele edo hizketarako gaia.
elepide
Adierazpena indartzeko.
aixta
Tximeleta.
txikurrun-txakun