Advanced Search
Search Results
9970 total results found
Lurrazala, kontinentala nahiz ozeanikoa, eta goi mantua bereizten dituen muga, non handik behera uhin sismikoen abiadura nabarmen handitzen den.
Mohorovičić-en etenune
Gauzaz edo diruz zerbait ordaintzeko ekintza eta horren ondorioa; zor dena entregatzea.
ordainketa
Norbaitek hartzeko duen zorra gauzaz edo diruz kobratzea; zor baten ordaina jasotzea.
kobrantza
Zor bat zati edo kuota batzuen bitartez ordaintzea, denbora-une batzuetan zehar.
zatikako ordainketa
Bere barnean dauden tenperatura ezberdinengatik fluido edo jariagai batean gertatzen den korronte edo mugimendua, fluido-masa bero edo epelak igo eta masa hotzak jaisten direnean.
konbekzio-korronte
Fluido baten barnean edo fluido baten eta hura inguratzen duen gainazal solidoaren artean gertatzen bero-transferentzia.
konbekzio
Elementu sorta baten zorizko ordena.
zorizko permutazio
Erregularra ez den elementu jakin batzuen segida eta beraz aurresanezina dena.
zorizko segida
Kristandade.
kristaunde
Kristau guztien multzoa, kristau gizartea; kristau mundua.
kristandade
Tren bidezko garraiobidea.
burdinbide
Gidoiak idaztearen jarduera edo lanbidea.
gidoigintza
Abereak hazi eta zaintzearen jarduera.
abeltzaintza
Meatik metalak erauzi eta konbinatzeko tekniken multzoa.
metalurgia
Zilargintza.
zidargintza
Kristal-egitura edo sare bakarreko material erregularra, hala nola harribitxiak.
monokristal
Lagin bateko datuetatik populazio oso bati buruzko ondorioak ateratzen dituen estatistikaren adarra.
estatistika induktibo
Gaixotasunak prebenitu eta orokorrean biztanleriaren osasuna bermatzeko kondizio fisiko eta psikosozialen multzoa.
osasun publiko
Delako kondizioak bermatzen dituzten ekintza eta jardueren multzoa.
osasun publiko
Gaixotasunak nola prebenitu eta biztanleriaren osasun orokorra nola zaindu ikertu eta garatzen duen jakintza-arloa.
osasun publiko