Advanced Search
Search Results
13057 total results found
Gutun eta bestelako komunikazioetan erabili ohi den gizonentzako begirunezko trataera, bereziki goi mailako karguak aipatzeko erabiltzen dena.
jaun txit goren
Espazio geografiko bati buruz, mendi asko dituena.
menditsu
Adeitasun edo begirunerik gabekoa.
adeigabe
Adeitasun edo begirunerik gabeko ekintza edo jokabidea.
adeigabekeria
Pertsona bati buruz, aburu edo iritzi berekoa.
aburukide
Pertsona bati buruz, auzo berekoa.
auzokide
Hizkuntza batetik bestera testuak edo hitzaldiak itzultzen dituen programa edo aplikazio informatikoa.
itzultzaile
Beste ikasle batentzat, ikastetxe, ikasgela edo ikasle talde berean aritzen den ikaslea.
ikaskide
Kirol jakin batean, gol gehien edo gol asko egin edo egin ohi dituen jokalaria.
goleatzaile
Aberri berekoak diren pertsonetako bakoitza.
aberkide
Aurrekoa betetzen ez den kasuan.
gainerakoan
Eztabaida eta debaterako egokiera edo aukera.
eztabaidagune
Burokrazia, hots baldintza administratiboak eta izapideak bete beharra, handitzea.
burokratizazio
Bizi-bizia, arina, zolia.
txinpartatsu
Aise kexatu edo haserretzen dena.
ipurterre
Berririk ez dagoela adierazteko.
zaharrak berri
Oharrak Bereziki, zer berri galdetutakoan erabiltzen da erantzun gisa.
Airearen edo uraren hozberoari buruz, fresko edo zertxobait hotza, baino eramangarria.
hozkirri
Abartegi.
abarrategi
Zerbaiten ezaugarriak finkatu eta azalaraztea.
karakterizazio
A...
aba