Advanced Search
Search Results
105 total results found
Lepoaren atzeko bizkarreko giharra, sorbaldaraino luzatzen dena.
trapezio
Eskumuturreko karpoko hezur txikia.
trapezio
Ugaztunen burmuineko egitura, memoriarekin eta orientazioarekin loturiko funtzioak dituena.
hipokanpo
Gorputzaren atal edo organo baten luzakin edo apendizea.
gingil
Gizakien belarrien behe aldean dagoen zati haragitsua, lobulu formakoa.
belarri-gingil
Partikularzki, apendize ileozekala, heste lodiko itsuan dagoen zilindro itxurako egitura itxia.
apendize
Partikularzki, biriketan airea bronkioletatik jasotzen duten barrunbe txikietako bakoitza.
albeolo
Emakumearen kanpoko genitalen multzoa, baginaren sarreraren inguruan.
bulba
Eraztun itxurako muskulua, hodi edo barrunbe itxurako organoak zabaldu eta ixteko funtzioa duena.
esfinter
Izterrak eta sabelaren aurrealdeak bat egiten duten gorputzaren gunea.
iztai
Ahoa hestegorriarekin eta laringearekin lotzen dituen hodi edo barrunbea.
zintzur
Lepoaren aurreko aldea.
zintzur
Lepoaren aurreko aldean gizakiek izaten duten irtengunea, nabarmenagoa gizon helduengan, tiroidearen kartilagoak sortutakoa.
zintzur-sagar
Abdomenaren erdia hartzen duten organo horretako zatietako bakoitza, goikoa, behekoa, eskubikoa edo ezkerrekoa izan daitekeena.
hemiabdomen
Gorputzaren organo batzuk barrutik estaltzen dituen azalera hezea, mukia jariatzen duena.
mukosa
Ordodunen gorputzeko barne atal gogorretako bakoitza, giharrak eta beste organoak eutsi eta gorputza funtzionalitatez mugiarazteko funtzioak betetzen dituena.
hezur
Hortzetako esmalteari dagokiona.
adamantino
Gizakiari eta beste animalia-espezieei buruz, haien gorputza mugiarazten duten egitura organikoen multzoa, hala nola hezurrak eta giharrak.
lokomozio-aparatu
Giltzurrunetan dauden milaka korpuskuluetako bakoitza, odola iragazteko funtzioa duena, beharrezkoak diren gaiak xurgatuz eta hondakinak gernu gisa iraitziz.
nefrona
Begia estaltzen duen kanpoko geruza gardena, argia errefraktatzea helburu duena.
kornea