Advanced Search
Search Results
81 total results found
Ekosistema multzo homogeneoa, haietako ezaugarri klimatiko eta fisikoek eta bertan harremanetan diren espezie bizidunek definitua.
bioma
Hain txikiak izateagatik, gizakiaren begiez ikus ezin diren eta beraz mikroskopioz antzematen diren izaki biziduna.
mikroorganismo
Exudatu edo izerditzearen ekintza eta horren ondorioa.
exudazio
Izerditu.
exudatu
Lurrean izaki bizidunak bizi diren inguruneen multzoa.
biosfera
Bereizgarri biologiko eta gaixotasunei buruz, herentzia biologikoaz gurasoengandik transmititzen dena.
hereditario
Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan umekia biltzen duen likidoz beteriko poltsa moduko mintza.
amnios
Umealdi berean jaiotako umeetako bakoitza.
biki
Bere sistema fisiologikoak irauten duen bitartean, bizirik dagoen izakia, bizia duena, hala nola animaliak, landareak eta mikroorganismoak.
izaki bizidun
Delako ugalketa-mekanismoarekin loturiko alderdi fisiologikoen multzoa, izaera maskulinoarekin eta femeninoarekin loturik.
sexu
Mikroorganismo jakin batek bizitokitzat hartzen duen izaki biziduna edo ingurunea, bertan garatu eta ugaltzeko, bereziki transmitituz gero beste espezie batzuengan patogenoak denean.
gordailu
Lurraren goi ipar latitudeetan zabaltzen den konifera-basoak harturiko bioma.
taiga
Enbrioi-etapan organoak eta ehunak bereizteko prozesua eta horren emaitza.
bereizkuntza
0 gradu zentigradu inguru edo tenperatura txikiagoko habitat batean bizi eta garatzen den izaki biziduna.
kriofilo
Hurrengo belaunaldi batera transmititzen den makromutazio edo mutazio handia, bat-bateko eboluzioa eta espeziazioa ekartzen dituena.
saltazio
Eboluzioa eta espeziazioa saltazioaren edo belaunaldi batetik bestera transmititzen diren mutazio handien ondorioz gertatzen dela baieztatzen duen teoria biologikoa.
saltazionismo
Izaki bizidunen espezie berrien sorrera dakarren eboluzio-prozesua.
espeziazio
Zelularen aurrekaria den egitura organikoa, lipido batzuek osaturiko globulu erakoa.
protobionte
Bizia materia inorganikotik abiarazitako prozesu fisiko-kimikoetatik sor daitekeela baieztatzen duen teoria.
abiogenesi
Ugalketa sexuala burutzea, izaki bizidun berriaren zigoto edo lehen zelula sortuz.
ernalketa