Advanced Search
Search Results
45 total results found
Kimu eta ernamuinei buruz, enbor eta adar azpitik ateratzen dena.
epikormiko
Hosto baten ertz kurbatu edo biribildua.
gingil
Ficus sycomorus espezieko zuhaitza, masustondoen familiako, bereziki Afrikan zabaldua.
piku-masustondo
Juncus generoko landarea, hosto luze, mehe eta malgukoa, ur-bazter eta eremu hezeetan bizi dena.
ihi
Landare txikia eta haien multzoa, leku hezeetan bereziki harri eta egurraren gainean hazi eta zabaltzen dena, haietan geruza mehe, trinko eta irristakorra osatuz.
goroldio
Gaztaina biltzen duen oskol arantzaduna.
morkots
Baba edo Vicia faba landarearen lorea.
babalore
Erroak edo sustraiak egin.
erroztatu
Lorearen pistiloaren goialdea, polena jasotzen duena.
estigma
Zuhaitz edo zuhaixka bateko adarrak moztu, traba egiten duten edo patologia bat duten adarrak kendu edota fruitu-arbolen emankortasuna eta kalitatea hobetzeko egiten dena.
adaondu
Zuhaitz edo zuhaixka bati buruz, adarrak dituena.
adardun
Eremu edo toki batean dauden landare edo landare-espezieen multzoa.
landaretza
Intxaurrondoaren (Juglans generoko zuhaitza) fruitua, oskol gogorrekoa eta barruan hazi jangarria duena.
intxaur
Landare batzuen haziak gordetzen dituen zorro luzeska.
leka
Delako zorroko hazia.
leka
Landare baten ehunetako zelulen artean geratzen diren zirrikituetako bakoitza.
meatu
Lorezil edo estamineak faszikulu edo sortetan biltzearen fenomenoa.
adelfia
Uretan edo oso gune hezeetan, hala nola aintzira, putzu eta urmaeletan, hazten den landarea.
ur-landare
Landareez eta haien zurtoinez mintzatuz, zuraren tankera edo taxua duena.
zurkara
Arteak (Quercus ilex) dauden tokia.
artadi