Advanced Search
Search Results
96 total results found
Gehienbat kaltzio karbonatoz osaturiko arroka sedimentarioa, uretan pixkanaka disolbagarria, urarekin batera egiten duen erreakzio kimikoaren bitartez.
kareharri
Sedimentuen sorrera, garraioa, finkapena eta metaketa, eta bereziki horren ondorioz sortutako arroka sedimentarioak eta horien antolamendua ikertzen dituen geologiaren adarra.
sedimentologia
Lurraren barne indarrek, hala nola lurrikarrak eta tolesturak, lurrazalean eragindako formazio geologikoetan sorturiko aintzira.
aintzira endogeno
Lurrazaleko fenomenoek eragindako aintzira, hala nola glaziar eta modelatze karstikoaren kausaz sorturikoa.
aintzira exogeno
Sumendiek erupzioan daudenan kanporatzen duten edozein arroka klastikoa, bereziki tamaina handikoa denean.
piroklasto
Bitarteko eta teknologia konplexuak erabiliz erauzten den petrolioa, bereziki hondar bituminosoetatik eta eskistoetatik erauzten dena.
petrolio ez-konbentzional
Jatorri organikoa duen arroka-zatia.
bioklasto
Jatorri organikoa duen arrokaz esaten da.
bioklastiko
Lehorretik datozen materialez osaturiko sedimentu edo arrokaz esaten da.
terrigeno
Arroka ama edo lur azpiko arroka edo materialak lurrazpitik kanpoaldera agertzea; arroka edo materialen horien multzoa.
azaleratze
Arroka batean gertatzen den haustura, beraien artean tarte bat utziz eta albo banatara geratzen diren arroka zatien desplazamendurik gabe.
diaklasa
Lurrazala eta mantuaren gaineko zatia barnehartzen dituen Lurraren eta gisako beste planeta batzuen goiko geruza solido zurruna, Lurraren kasuan 50km-100km bitarteko lodiera duena.
litosfera
Lurrean edo beste planeta edo argizagi bateko ur guztien multzoa.
hidrosfera
Sedimentua jalkitzen denetik hortik arroka sedimentarioa sortu bitarteko prozesu geologikoen multzoa, besteak beste, trinkotzea, deshidratazioa, epigenizazioa eta abar biltzen dituena.
diagenesi
Arroka metamorfiko.
harri metamorfiko
Aurretik existitzen zen arroka bat erasan duten prozesu fisikoen eraginez, haren osaera eta ehundura eraldatuta sortzen den arroka.
arroka metamorfiko
Zoru azpian metatzen den urari dagokiona.
freatiko
Organismoak edo horren atalak et arrastoak fosil bihurtzeko prozesua.
fosilizazio
Haizeak ekarritako hondar-ale edo beste materialeen metaketaz sorturiko muinoa, basamortuetan eta hondartzetan ohikoa dena.
duna
Kareharrizko eremu lauetan sortzen den depresio edo barrunbe zirkularra, lur azpiko kareharriaren disoluzioak eraginda.
dolina