Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

178 total results found

Zerbait adierazteko hitz bat baino gehiago baliatzen dituena.

perifrastiko

Gaztelaniaz
perofrástico
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Perpaus bati buruz, beste perpaus bat osatzen duena.

mendeko

Gaztelaniaz
subordinada [oración]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Perpausen arteko harremanei buruz, perpaus bat edo batzuek beste perpaus nagusi baten osagai moduan jokatzen duten egoera.

mendekotasun

Gaztelaniaz
subordinación [lingüística]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Esanahia duen hizkuntza-elementua, besteetatik hizketan etenaldi batez eta idazketan zuriune batez bereizten dena.

hitz

Gaztelaniaz
palabra
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Hitz, esamolde edo esaldi bati buruz, esanahi bat baino gehiago duena.

polisemiko

Gaztelaniaz
polisémico
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
hizkuntzalaritza

Bi hizkuntzatan dagoena edo egiten dena.

elebidun

Gaztelaniaz
bilingüe [que está en dos lenguas]
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
hizkuntzalaritza

Pertsonez mintzatuz, bi hizkuntzetan dakiena.

elebidun

Gaztelaniaz
bilingüe [persona]
Kategoria gramatikala
izena
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
hizkuntzalaritza

Pertsonez mintzatuz, hizkuntza bakar batean dakiena.

elebakar

Gaztelaniaz
monolingüe [persona]
Kategoria gramatikala
izena
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
hizkuntzalaritza

Hizkuntza bakar batean dagoena edo egiten dena.

elebakar

Esparrua
hizkuntzalaritza
Gaztelaniaz
monolingüe [que está o se hace en una sola lengua]
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Pertsonez mintzatuz, hizkuntza anitz dakizkiena.

eleaniztun

Kategoria gramatikala
izenondoa
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza
Gaztelaniaz
multilingüe

Hizkuntza batzuetan dagoena edo egiten dena.

eleaniztun

Gaztelaniaz
plurilingüe
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
hizkuntzalaritza

Perpaus mailan loturak egiteko erabiltzen den partikula edo elementua.

juntagailu

Gaztelaniaz
conjunción
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Euskal Herrian euskara ez den eta erabiltzen den hizkuntza, bereziki gaztelera Hegoaldean eta frantsesa Iparraldean.

erdara

Gaztelaniaz
erdera [lengua diferente al euskera hablada en Euskal Herria]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera.

segmentu

Gaztelaniaz
segmento [lingüística]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Beste baten hitz sinonimoa denaren nolakotasuna.

sinonimia

Gaztelaniaz
sinonimia [condición]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Bi hitz edo gehiago sinonimoak izatearen fenomenoa.

sinonimia

Gaztelaniaz
sinonimia [fenómeno relativo a dos o más palabras]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Hitzen zerrenda ordenatuak, horien esanahi eta erabilerekin batera, osatzea helburu duen jakintza-arloa; hiztegiak, lexikoak eta glosategiak osatzeko tekniken multzoa.

lexikografia

Gaztelaniaz
lexicografía
Ingelesez
lexicography
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Ortografia-arauak ez errespetzatzeagatik hitz bat idaztean egiten den errorea.

errore ortografiko

Gaztelaniaz
error ortográfico
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Euskara ama hizkuntza gisa ikasi ez duen euskalduna.

euskaldun berri

Gaztelaniaz
vascohablante nuevo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Euskal Herrian, gazteleraz edo frantsesez baino ez dakien pertsona, euskaraz batere ez dakiena.

erdaldun elebakar

Gaztelaniaz
castellanohablante monolingüe
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza