Advanced Search
Search Results
58 total results found
Aberastasun edo ondasunak.
aberaski
Puntuak planoan edo bi aldagairi dagokien puntu eta funtzioen irudikapena bi balioren bitartez, eskala gisa jarritako bi ardatz perpendikularretan, bata horizontala eta bestea bertikala.
koordenatu kartesiar
Historikoki katalanez mintzatu edo kultura katalana garatu duten lurraldeen multzoa.
Katalan Herri
Poesiaren metrika baliatuz idatziriko bertsoak.
hitz neurtu
Hitz argi eta ulerterrazak.
hitz lau
Berriki edo duela gutxi ezkonduriko pertsona.
ezkonberri
Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hogeitabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.
zilarrezko eztei
Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko berrogeita hamargarren urteurrena eta horren ospakizuna.
urrezko eztei
Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hirurogeita hamabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.
platinozko eztei
Platinozko eztei.
diamantezko eztei
Ekitaldi ekonomikoaren bukaeran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, hasierako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.
bukaerako izakin
Heriotza bortitzagatik edo denboraren poderioz geratzen den hildakoaren gorputz zatiak; hildako baten hezurrak.
gorpuzki
Kontsumoa eta inbertsioak egiteko behar den dirua eskuratu edo beste baten eskura jartzeko jardueren multzoa; jarduera horiei dagokien jakintza-arloa.
finantza
Sahara basamortuko herrialde batzuetan sakabanaturik bizimodu nomada eta tradizionalki abeltzaintzaren inguruan duen etnia berberea.
tuareg
Aurrean den pertsonaren bitartez beste pertsona bati egin eta bidaltzen den diosala.
goraintzi
Pertsona batek pasatako pasadizoak eta komeria xelebreak.
abenturak eta kalenturak
Klaseak edo eskolak, orokorrean.
ikastordu
Eskolan garatzen diren irakaskuntza-orduen multzoa.
eskola-ordu
Opatzen den desio ona.
agiantza
Estatu batek gerra egoera batean jaulkitzen dituen obligazio edo bonoa, gerrako behar ekonomikoak finantzatzeko.
gerrako obligazio