Advanced Search
Search Results
38 total results found
Goi-erdi mailako klase.
goi-ertaineko klase
Estatus baxuko gizarte klasea, errenta txikiak dituztenak eta kualifikazio eskaseko lanetan aritzen direnak biltzen dituena.
behe-mailako klase
Behe-mailako klasetik gertuen erdi-mailako klaseko sektorea, errenta baxuko langile arruntak biltzen dituena.
behe-erdi mailako klase
Estatus maila altuko ertaineko gizarte klaseko sektorea, errenta altu samarrak, goi mailako ikasketak eta lanbide kualifikatuak dituena.
goi-erdi mailako klase
Generoaren araberako bereizketak egin; pertsonei generoa ezarri.
generizatu
Generizatzea edo generoaren araberako bereizketak egitea.
generizazio
Bereizi ohi den lidergoetako mota bat, non liderrak erabakiak bere kabuz hartu eta aginduak ematen dituen, lan talde osoaren kontrola hartuz.
lidergo autoritario
Komunikazio-teknologia digitalen bitartez beste pertsona baten aurka egindako jazarpena edo eraso eta abusuen segida iraunkorra.
ziberjazarpen
Gizarte batean, herritarren maila edo kategoria hierarkikoen antolamendua.
estratifikazio
Pertsonek lanpostu duina lor dezaten garatzen diren ekintzen multzoa.
laneratze
Elkar laguntzeko edo batera jarduteko elkarrekin harremanetan dauden pertsonen taldea.
sare
Generoaren eta sexualitatearen normatibitate edo arauei aurre egin, kolokan jarri eta ukatu egiten dituen teoria soziologikoa.
queer teoria
Genero- eta sexualitate-arauak onartu eta jarraitzen ez dituen pertsona, bereziki heterosexuala eta zisgeneroa ez dena.
queer
Ezkontzaz, ahaidetasunez edo afinitatez osaturiko taldea, elkarrekiko babesa duena ezaugarri nagusi.
familia
Elkarrekiko lotura estua duen pertsona-taldea, elkarri babesa ematen diona eta besteengandik bereizteko joera duena.
klan
Gizakiek osaturiko taldea, elkarrekiko harremanek eratua.
gizatalde
Pertsona edo talde bat baztertzea edo baztertuta egotea.
esklusio
Bere nolakotasunak agertzen duen ezaugarri bat aitzakiatzat hartuz, norbait iraintzea edo baztertzea eta horren ondorioa.
estigmatizazio