Advanced Search
Search Results
67 total results found
Elementu edo substantzia kimiko batzuen fisioa eragin eta hotik askatzen den beroa elektrizitate bihurtzen duten instalakuntza.
zentral nuklear
Teknologia fotoboltaikoaren bitartez eguzkiaren argia tentsio elektrikoa bihurtuz eskuratzen den energia.
eguzki-energia
Energia-iturri moduan erabili daitekeen baliabidea, hala nola eguzkiaren argia, ura, petrolioa eta ikatza.
energia-baliabide
Hozkailuak, hotz-kamarak, hozte-sistemak, gela-makinak eta orokorrean hotza artifizialki sortzearekin loturiko teknologia eta industria.
hotz industrial
Arlo jakin batean, hala nola kimikan edo fisikan, esperimentu zientifiko eta teknikoak egiteko instalakuntza, horretarako egokiak diren tresna eta gailuez hornitua.
laborategi
Gailu bateko osagai bereizia, beste mekanismoekin lotura minimoa duena eta aise jarri edo ordeztu daitekeena.
mikromodulu
Ibilgailu, gailu eta instalakuntza teknikoetan, haiek maneiatzeko gela txikia, monitore, neurgailu eta tresneria berezituaz hornitua.
aginte-kabina
Motorrak eragindako indarra edo mugimendua transmititzen ez deneko egoera.
lokagune
Martxan ari diren makina eta gailuetan, mugimendua edo indarra transmititzen ez den egoera.
itopuntu
Holografia edo hiru dimentsiotan argiaren bitartez irudiak sortzeko teknologiari dagokiona; teknologia hori erabiliz garatutakoa.
holografiko
Argia manipulatuz hiru dimentsiotako irudiak sortzeko teknologia.
holografia
Bi piezen arteko lotura, haien arteko mugimendua ahalbidetzen duena.
giltzadura
Beiraztatu edo zerbaiti beiraren itxura edo propietateak emateko ekintza eta horren ondorioa.
beiraztaketa
Isurkarientzako ontzi, gordailu eta antzekoetan, haien ertzeetan ezartzen den ezpain moduko kurbadura, isurkaria kanpoko azaleran zehar zabal ez dadin.
isurketa-ezpain
Hariak ehuntzen dituen gailu edo makina.
ehungailu
Irrati hargailua.
transistore
Zirkuitu elektroniko batean, pultsu elektrikoa eraldatzeko gailua.
transistore
Irudi mikroskopikoak hiru dimentsiotan erakusten dituen mikroskopioa.
estereomikroskopio
Trokel batean, puntzoia beheratzen denean, azpian jotzen den pieza, trokelatu beharreko xaflari nahi den forma ematen diona.
matrize
Egitura, sistema eta prozesu biologikoen diseinua ingeniaritzan, arkitekturan eta beste alorretan aplikatzen duen teknologia-arloa.
bionika