Advanced Search
Search Results
44 total results found
Efektu fotoelektrikoa baliatuz argiaren erradiaziotik elektrizitatea sortzen duen energia-iturria, horretarako zelula eta panel fotovoltaikoak baliatuz.
energia fotovoltaiko
Ordenagailu edo sistema informatiko batera egiten den baimendu gabeko sarrera, hartan kalteak eragiteko asmoarekin; asmo txarrez haietarako sarrera eragozteko ekintza.
zibereraso
Delitu informatiko.
ziberdelitu
Internet edo beste sare informatikoen bitartez egiten den delitua, hala nola iruzurra, xantaia eta jazarpena.
delitu informatiko
Ordenagailu edo sistema informatiko batera baimendu gabeko sarrera edo sarrera-saioa haien funtzionalitatea kolokan jarri, kalteak eragin edo legez kanpoko bestelako ekintzak egiteko.
eraso informatiko
Bere produktuak eta zerbitzuak webgune edo Internet-eko plataforma baten bitartez saltzen dituen denda.
online denda
Gai independente edo konstanterik ez duen bigarren mailako ekuazioa.
bigarren mailako ekuazio osatugabe
Zorizko gertaera bitarren segida independente batean, gertaera horietako bat gertatu arte beste gertaera hainbat aldiz gertatzeko probabilitatea ematen duen probabilitate-banaketa.
banaketa geometriko
Izendatzailean nahiz zenbakitzailean polinomioak dituen zatikia.
zatiki arrazional
Enpresaren pasibo galdagarria edo zorren guztizkoa zati ondare garbia eginez kalkulatzen den finantza-ratioa.
zorpetze-ratio
Enpresa batean, epe laburreko zorren zenbatekoa zati ondare garbia eginez kalkulatzen den finantza-ratioa.
epe laburreko zorpetze-ratio
Enpresa batean, epe luzeko zorren zenbatekoa zati ondare garbia eginez kalkulatzen den finantza-ratioa.
epe luzeko zorpetze-ratio
Atherina boyeri espezieko arraina.
abixoi txiki
Atherina presbyter espezieko arraina.
abixoi handi
Kopurua adierazten duen zenbakizko adjektiboa; adibidez "lau etxe" esaldian "lau".
adjektibo kardinal
Ordena adierazten duen zenbakizko adjektiboa.
adjektibo ordinal
Klasto edo harri-zati biribilduek, gutxienez legar edo hartxintxar tamainakoak, matrize izeneko masa batean bildurik, osaturiko arroka.
konglomeratu
Ertz gutxi gorabehera zorrotzeko klasto edo harri-zatiek, legar edo hartxintxar tamainakoak, pikor edo partikula-masa batean bildurik, osaturiko arroka detritikoa.
bretxa
Gorputz batek bere gainazalean gas, likido edo disolbatutako solido bateko partikulak itsasteko prozesua eta horren ondorioa.
adsortzio
Bere barnean, matrize izeneko masa batean bateraturik, beste arroketako klasto edo harri-zati handiak, 2mm.tik gorakoak, dituen arroka detritikoa.
rudita