Advanced Search
Search Results
39 total results found
Gorputzaren kanpoaldera edo gorputzeko barrunbe eta hodietara bideratzen diren substantzia ez-hormonalak jariatzen dituzten guruinetako bakoitza.
guruin exokrino
Odol-hodietara isuri eta gorputzean zehar hedatzen diren hormona jakinak jariatzen dituzten guruinetako bakoitza.
guruin endokrino
Muturretan dauden datu kopuru jakinak ezabaturik kalkulatzen den batezbestekoa, bereziki datu atipikoen eragina saihestearren.
moztutako batezbesteko
Denbora, pertsona eta numeroaren araberako flexio edo markarik ez duen adizkia.
adizki jokatugabe
Kristau eliza batzuetan, apaizak larriki gaixorik edo hilzorian dagoen pertsonaren eskuak eta kopeta olio bedeinkatuz igurtziz egiten duen sakramentua.
oliadura
Kopurua edo ordena adierazten duen adjektiboa; adibidez, "bi etxe" edo "bigarren etxea" esaldietan "bi" eta "bigarren".
zenbakizko adjektibo
Bere barnean, matrize izeneko masa batean bateraturik, beste arroketako klasto edo harri-zati handiak, 2mm.tik gorakoak, dituen arroka detritikoa.
rudita
Airean zehar hegalda daitekeen ibilgailua.
aireontzi
Lagin bateko elementuak populaziotik probabilitate batzuen arabera, gehienetan zoriz edo ausaz, hautatzen dituen prozedura eta teknika.
probabilitatezko laginketa
Lagin bateko elementuak zoriz edo probabilitate berdinarekin hautatzen dituen laginketa-mota.
zorizko laginketa
Gai, gauza, eremu edo multzo batetik hautatzen den gai, zati edo atala, dagokion osotasunaren berri izateko aztertzen dena.
lagin
Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitazioaren ondorioz itsasoko ur-masen higidurak eragiten dituen itsas mailaren aldiroko gora eta beherako mugimenduetako bakoitza.
itsasaldi
Izotz-geruza batez iraunkorki estalitako eremua.
izotz-kasko
Beroa energia mekaniko bihurtzen duen motorra.
motor termiko
Zerbait adierazteko ezkutuko mezua.
kontrazeinu
Aldagai estatistiko kuantitatibo zenbait batera irudikatzen dituen diagrama estatistikoa.
sakabanatze-diagrama
Aldagai estatistiko batzuen baterako balioak irudikatzen dituen diagrama, aldagai bat handitzean bestea handitu edo txikitu egiten den ikusteko eratzen dena.
korrelazio-diagrama
Hiru aldagaiko baterako datuak irudikatzeko grafikoa, diagrama kartesiar batean oinarrituta bi aldagai eta haiei puntuen tamaina aldatuz, eta horrela burbuila itxurako objektuak sortuz, hirug
burbuila-diagrama
Aldagai estatistiko batek har ditzakeen balio edo modalitate desberdinetarako maiztasunak zehazten dituen adierazpidea, taula bidez edo grafikoki.
maiztasun-banaketa