Advanced Search
Search Results
4408 total results found
Berriki edo duela gutxi ezkonduriko pertsona.
ezkonberri
Intuizioak, irudimenak edo susmoak sorrarazitako ustea.
irudipen
Norbaiten uste edo irudipena, arrazoitu edo arrazoitugabea.
aburu
Abaguneak bilatu eta aprobetxatzen dituenaren jokabide maltzurra.
abagunekeria
Murrizketa.
abatimendu
Mezenas edo jarduera kulturalen bat ekonomikoki babesten duen pertsona edo erakundearen jarduera, zuzeneko publizitate-asmorik gabe.
mezenasgo
Belarra dagoen eremua.
belartza
Apaizgaiak apaiz izateko prestatzen diren ikastegia.
apaizgaitegi
Abadegaiak prestatu egiten diren ikastegia.
abadegaitegi
Pollachius pollachius espezieko arraina, bakailaoaren antzekoa .
abadira
Aurrean gurpil bat eta atzean bi kirten luze dituen orgatila, bultzaka mugitzen dena.
eskorga
Itsasoan eta ibai edo aintzira batean, lehorra uretatik mugatzen duen lerroa edo zerrenda.
urertz
Aldagai bati buruz jasotako balio edo datuen artetik, besteen aldean oso desberdina den balio edo datua, handiegi edo txikiegitzat hartzen dena.
balio atipiko
Balio atipiko.
datu atipiko
Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko berrogeita hamargarren urteurrena eta horren ospakizuna.
urrezko eztei
Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hirurogeita hamabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.
platinozko eztei
Platinozko eztei.
diamantezko eztei
Eliza katolikoetan, ostia kontsakratuak eta bestelako erlikia eta objektu sagaratuak gordetzen diren kutxatila edo armairutxo, aldareko horman sarturik kokatu ohi dena.
sagrario
Zerbaiten emaitza, ondorio edo probetxua, bereziki ona edo txarra den baloratzeko.
atarramentu
Kartesiar diagrama batean, puntu batek duen koordenatu horizontala, dagokion lerro bertikaletik jatorrirako distantzia adierazten duena.
abzisa