Advanced Search
Search Results
13337 total results found
Arreta edo interes handirik jarri gabe.
adigabeki
Ardi esnea biltzeko erabiltzen zen antzinako zurezko ontzia, forma zeiharrekoa.
kaiku
Euskal Herrian XX. mendean tipikoa izan zen jaka folklorikoa.
kaiku
Zerbaitetan osagai edo elementu bi edo gehiagoren baterako agerpena.
agerkidetza
Zerbait agertu edo suertatzea eta horren ondorioa.
agertza
Agintari batek karguan dagoen denbora tartea.
agintaldi
Lotsa.
ahalke
Gogoan edo oroimenean atxikitzen zena galtzea.
ahanztura
Ahoratu edo ahotik kanporatu egiten den aire, ke edo likido kantitatea.
ahokada
Harrokeriazko ateraldia.
ahokada
Eskuaren barneko aldea.
ahur
Aihotzez egindako kolpe eta ebakia.
aihozkada
Zerbait egia dela frogatu.
akreditatu
Norbaitek bere nortasuna edo gaitasunak ziurtatu edo egiaztatu.
akreditatu
Akuilatu egiten duen pertsona.
akuilari
Zehazkiago, idi-deman idiak akuilatzen dituena.
akuilari
Gauza bakar batetik bereizgarriak diren mota desberdinetako bakoitza.
aldaera
Orekarik gabe alde batera eta bestera mugituz edo ibiliz.
aldaroka
Kolektiboki egiten den protesta edo bestelako ekimen politiko edo sozial batean, eskatu, defendatu edo plazaratzen den eskakizuna.
aldarrikapen
Modu batera edo bestera, nolabait.
aldez edo moldez