Advanced Search
Search Results
37 total results found
Gizartearen egitura eta haren barnean gertatzen diren fenomenoak ikertzen dituen zientzia.
soziologia
Airearen mugimendua eta airearen gorputzen arteko interakzioa aztertzen dituen fisikaren adarra.
aerodinamika
Aireontzien diseinua, fabrikazioa eta funtzionamendua aztertzen dituen jakintza-arloa.
aeronautika
Atmosferako geruzetan zehar gertatzen diren fenomeno fisikoak ikertzen dituen diziplina.
aerologia
Higitzen ari ez diren gasen dentsitatea, presioa eta beste propietate fisikoak eta horien aplikazioak ikertzen dituen jakintza-arloa.
aerostatika
Mapen eraketaz aritzen den jakintza-arloa eta teknika.
kartografia
Lurraren barnearen eta lurrazalaren egiturak eta materialak, haiekin loturiko fenomenoekin batera, ikertzen dituen zientzia.
geologia
Labore-lurren produktibitatea aztertu egiten duen agronomiaren adarra.
agronometria
Mikrobioak edo mikroorganismoak ikertzen dituen biologiaren adarra.
mikrobiologia
Aurkitutako aztarna fosiletan eta tresnetan antzinako gizakiak (<i>Homo sapiens sapiens</i>) eta loturiko espezieak ikertzen dituen antropologiaren adarra.
paleoantropologia
Unibertsoa eta unibertsoan dauden zeruko objektuak ikertzen dituen zientzia.
astronomia
Delako eraginen multzoa ikertzen duen diziplina zientifikoa.
epigenetika
Lurraren edo beste planeta baten geosferaren egitura, osaketa eta eboluzioa, lurrazalean nahiz bere barnean, ikertzen dituen zientzia.
geologia
Klima ikertzen duen jakintza arloa.
klimatologia
Antzinako klima ikertzen duen jakintza arloa, zuzeneko neurketarik ezean, zeharkako erregistroak, hala nola geruza geologikoak eta arrasto fosilak, ebidentzia gisa hartzen dituena.
paleoklimatologia
Lurraren iragan geologikoko bizitza arrasto fosilen bitartez ikertzen duen zientzia.
paleontologia
Antzinako aro geologikoetan itsaso eta ozeanoek izan zuten bilakaera aztertzen duen diziplina zientifikoa.
paleozeanografia