Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

144 total results found

Administrazio publikoak pertsona edo erakunde batek legea hausteagatik haren aurkako zehapena erabaki eta zehazteko zabaltzen den prozesua.

zehapen-espediente

Gaztelaniaz
expediente sancionador
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
zuzenbidea

Zehapen-espedienteak zabaldu eta zehapenak ezartzeko administrazio publikoari edo beste erakunde bati dagokion eskumen eta ahalmena.

zehapen-ahalmen

Gaztelaniaz
potestad sancionadora
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Estatuko estatistika-agentziek eta administrazio publikoek jaso, esatutu eta plazaratzen dituzten datu-multzoetako bakoitza, bereziki datu ekonomikoak edo demografikoak biltzen dituena.

estatistika ofizial

Gaztelaniaz
estadística oficial
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
estatistika

Enplegua kopuruz nahiz kalitatez sustatzeko gobernu eta administrazio publikoetatik garatzen diren plangintza, erabaki eta ekintzen multzoa.

enplegu-politika

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
política de empleo
Esparrua
ekonomia

Euskal Autonomia Erkidegoko gobernu eta haren eskumeneko administrazio publikoen multzoa.

Eusko Jaurlaritza

Gaztelaniaz
Gobierno Vasco
Kategoria gramatikala
izena

Administrazio publikoen egituraz, funtzionamenduaz eta hiritarrekiko harremanez aritzen den zuzenbidearen adarra.

administrazio-zuzenbide

Gaztelaniaz
derecho administrativo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
zuzenbidea
Sinonimoak
zuzenbide administratibo

Administrazio publikoari dagokiona.

administratibo

Gaztelaniaz
administrativo [relativo a la administración pública]
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Administrazio publikoko organo batek eskabide bati dagokion denboran ez erantzutea eta hori interpretatzeko modua.

administrazio-isiltasun

Gaztelaniaz
silencio administrativo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
zuzenbidea

Administrazio publikoek euren jardunean egindako ebazpen edo erabakietako bakoitza, dagozkien eskumenen arabera, ondorio juridikoak dituena.

administrazio-egintza

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
acto administrativo
Esparrua
zuzenbidea

Administrazio edo erakunde publikoa.

administralgo

Gaztelaniaz
administración [pública]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
zaharra

Estatua, administrazio publikoa edo beste erakunde bat gobernatu edo kudeatzeko funtzioa eta jarduera.

gobernu

Gaztelaniaz
gobierno
Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
gobernatze

Espainian, udalerri, probintzia eta uharte mailako erakunde publikoen multzoa, haien eskumeneko arloetan autonomoak direnak.

toki administrazio

Gaztelaniaz
administración local
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
administrazioa
Sinonimoak
tokiko administrazio
Sinonimoak
administrazio lokal

Hauteskunde batean hautatu den kargu publikoa.

kargu hautetsi

Esparrua
administrazioa
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
cargo electo

Estatua osatzen duten organo edo erakundeetako bakoitza, zerbitzu publikoak eskaintzen dituena; delako organo edo erakundeen multzoa.

administrazio publiko

Gaztelaniaz
administración pública
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
administrazioa

Estatuaren agintaritza ordezkatzen duen funtzionario publikoa.

agintaritza-agente

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
agente de la autoridad
Esparrua
administrazioa

Trafikoa erregulatu eta trafiko arauak betearazteko funtzioak dituen langile publikoa.

mugikortasun-agente

Gaztelaniaz
agente de movilidad
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
administrazioa

Erakunde publiko batean, diru-eragiketak baimendu eta kontrolatu egiten dituen pertsona.

kontu-hartzaile

Gaztelaniaz
interventor de cuentas
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
administrazioa
Loturiko
kontu-hartzailetza

Erakunde batek eskaintzen dituen zerbitzuak zehazten dituen agiri publikoa, erakundearen konpromisoak eta erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak ere azaltzen dituena.

zerbitzu-gutun

Gaztelaniaz
carta de servicios
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
administrazioa

Zerbitzu pribatu bat publiko bilakatu.

publifikatu

Gaztelaniaz
publificar
Kategoria gramatikala
aditz

Bi pertsonek elkarrekiko harreman afektiboan eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den batasuna.

izatezko bikote

Gaztelaniaz
pareja de hecho
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
zuzenbidea

tokiko administrazio

Esparrua
lokuzioa

toki administrazio

Esparrua
lokuzioa

establezimendu

Atzizkia
-mendu
Hitz eratorriak
establezimendu publiko