Advanced Search
Search Results
404 total results found
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/7= 14.28ko maiztasun edo probabilitateko zazpi tartetan banatzen duten sei balioetako bakoitza.
septil
Liburu eta beste dokumentuen bilduma bat gorde eta interesatuen esku jartzen duen erakundea eta horren egoitza.
liburutegi
Bi datu emanda, lerro horizontal eta bertikal jarririk hurrenez hurren, lerro horiek ebakitzen diren gelaxkan haiei dagokien informazio edo balio bat azaltzen duen taula.
sarrera biko taula
Dimentsio anitzeko banaketa normal bati jarraitzen dion zorizko aldagaia.
bektore gausstar
f(x)=x funtzio matematikoa, x balio erreal bati balio hori bera esleitzen diona.
identitate-funtzio
Zenbait zutabe- edo errenkada-bektorek eratzen duten matrizea.
bektoreen matrize
Bezeroarekiko harreman guztiak, hala nola bezeroen datu-baseak, emailak eta beste komunikazioak, marketing-kanpainak eta bezeroarentzako arreta, modu integratuan kudeatzeko software-sistema.
bezeroekiko harremanen kudeaketa
Generoaren eta sexualitatearen normatibitate edo arauei aurre egin, kolokan jarri eta ukatu egiten dituen teoria soziologikoa.
queer teoria
Genero- eta sexualitate-arauak onartu eta jarraitzen ez dituen pertsona, bereziki heterosexuala eta zisgeneroa ez dena.
queer
Nerabezaroan gertatzen diren aldaketa fisologiko eta psikologikoak ikertzen dituen jakintza-arloa.
efebologia
Kontabilitate-aldi batean izandako diru sarrerak ken gastuak, interesak, amortizazioak eta zergak.
irabazi garbi
Arrisku handiko enpresa eta negozio-proiektuetan diru ekarpenak egiten dituzten inbertitzaile pribatua, maiz bere ezagutza eta esperientzia ere ekartzen duena negozioa aurrera eramateko.
negozio-aingeru
Negozio-aingeru.
inbertitzaile aingeru
John Maynard Keynes (1883-1946) britainiar ekonomialariak abiarazitako eskola ekonomikoa, eskaria bultzatuz estatuaren esku hartzea aldezten duena, krisialdiak gainditze aldera.
keynesianismo
Finantza-merkatuetan gertatzen den tupusteko beherakada handia.
krak
Enpresa bateko salmentak ken horri dagozkion kostu guztiak, finkoak nahiz aldakorrak, interesen eta zergen aurretik.
mozkin operatibo
Enpresa bateko salmentak ken salmenta horiei dagozkien kostu aldakorrak.
mozkin operatibo
Fitxategi-kudeatzaile batean, fitxategi, karpetak eta direktorioak modu hierarkikoan erakusten dituen elementua.
zuhaitz-bista
Batezbestekoei edo haien arteko aldeari buruzko proba estatistikoa, probarako zenbateslearen lagin-banaketa Student-en t banaketa duena, populazioak normalak eta bariantzak ezezagunak direla.
Student-en t proba
Behrens-Fisher problemaren soluzio gisa, bi populazio normaletan batezbestekoen arteko aldea kontrastatzeko proba estatistikoa, bi populazioen bariantzei buruzko suposiziorik behar ez duena.
Welch-en t proba