Advanced Search
Search Results
11239 total results found
Zerbait norbaiti adierazteko ekintza, horren berri izan eta kontuan har dezan.
erazagupen
Zerbait norbaiti adierazi, horren berri izan eta kontuan har dezan.
erazagutu
Zerbait norbaiti adierazi egiten duena, horren berri izan eta behar den bezala kontuan har dezan.
erazagutzaile
Gogaitu, aspertu, nazkatu.
erdeinatu
Gorrotatu. mespretxatu.
erdeinatu
Zerbait nabarmendu, azpimarratu.
erdiguneratu
Herritik aparte, basoan edo mendian, dagoen eliz txikia da, santu edo ama birjinaren adbokazio bati eskainitakoa, eta mezak jai eta bestelako egun nagusietan baino ospatzen ez dituena.
ermita
Haserre bizia, amorrua.
ernegu
Sabel barruko heste eta beste organoak.
errai
Pertsona baten barnealdea, barruko gogo eta pentsamenduak.
errai
Ideiak, pentsaerak eta asmoei buruz, haiek berpiztu eta indarberritzea.
erreafirmazio
Zerbaiten errealitatea eta horren egiatasuna baieztatzea, are eta indar handiagoarekin.
erreafirmazio
Zerbait faltsua edo gezurra dela adierazi.
errefusatu
Jasotako eskaintza, eskaera edo agindua ez onartu.
errefusatu
Errege edo erregina izatearen agintaritza.
erregetza
Errege edo erregina baten agintaldia.
erregetza
Datuak jasotzen diren liburukia.
erregistro
Administrazio publikoan, hiritarrek izapideak egiteko aurkeztu beharreko agiriak jasotzen dituzten erakundea eta bulegoa.
erregistro
Entitate edo elementu bati buruz jasotzen den datu-multzoa (ikus, entziklopedian, erregistroa datu-baseetan).
erregistro
Egoeraren arabera erabiltzen den hizkuntza aldaera (ikus, entziklopedian, hizkuntza-erregistroa).
erregistro